#SOSNekazariak kanpaina abiatu dute Hego Euskal Herriko nekazaritzako eragileek

  • Nekazaritzari eta elikadura burujabetzari lotutako 150 erakunde elkartu ziren martxoaren 30ean, Espainiako Nekazaritza ministerioari baserritarren azokak irekitzeko eskatuz gutuna bidaltzeko. Astebetean 600 erakunde eta kolektibo izatera igaro dira eta apirilaren 8an beste gutun bat erregistratu dute ofizialki, oraingoan Osasun eta Kontsumo ministerioetara zuzenduta. Eskaerei oihartzuna emateko sare sozialetan kanpaina abiatu dute.


2020ko apirilaren 08an - 11:03

EHKOlektiboak eman du albistea: Nekazaritzari eta elikadura burujabetzari lotutako 150 erakunde elkartu ziren lehenik, martxoaren 30ean Espainiako Nekazaritza ministerioari besteak beste baserritarren azokak irekitzeko eskatuz gutuna bidaltzeko. Astebetean 600 erakunde eta kolektibo izatera igaro dira eta apirilaren 8an beste gutun bat erregistratu dute ofizialki, oraingoan Osasun eta Kontsumo ministerioetara zuzenduta. Hauxe eskatu diete bi ministerioei: bultzatu ditzatela eskala txikiko nekazaritzako elikagaien ekoizpena, komertzializazioa, nekazaritza ekologikoa eta tokiko ekonomia.

Nekazaritza Ministeriora gutuna bidaltzea izan zen lehen urratsa

Martxoaren 30ean Espainiako estatuko nekazarien inguruko 150 erakunde baino gehiagok sinatu eta bidali zuten eskaera urgentea Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari. Gutun honetan eskatzen zuten baserritarren azokak irekitzea, administrazioek tokiko ekoizpenen aldeko apustua egitea eta nekazarien onurarako neurri fiskalak ezartzea.

Apirilaren 6an Espainiako ministerioaren "erantzun iheskorra" jaso dutela adierazi du EHKOlektiboak (hemen dago irakurgai ministeriotik jaso duten idatzia). Salatu du "Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak ez duela ez erantzuten ez neurri zehatzik definitzen".

Sare sozialetan #SOSNekazariak kanpaina

Bakoitzak bere lurraldean eragitearen garrantzia azpimarratu dute, "administrazio autonomikoek eta tokikoek eskaerak eta proposamen hauek balora ditzaten". Horretarako, #SOSNekazariak kanpaina abiatu dute sare sozialetan eta herritarrei dei egin diete bertan parte hartzeko, eskaera hauei oihartzuna emanaz. Kanpainari buruzko informazioa eta materiala partekatzeko gune hau zabaldu dute (gazteleraz).

Hego Euskal Herriko administrazioei gutuna bidaltzeko deia

Kanpainarekin bat egin duten erakundeei  zera eskatu diete: Ministerioari egindako eskaeren gutuna egokitzeko eta elikadura-arloko eskumenak dituzten tokiko eta autonomia-erkidegoko administrazioetara bidaltzeko.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Gorka Bereziartua
#5
Estitxu Eizagirre
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude