Sortu: "Frantziako estatuaren espetxe politikak hil du Colonna"

  • Sortuk Yvan Colonna preso politiko korsikarraren heriotza salatu du eta doluminak helarazi dizkio Korsikako nazio askapen mugimenduari. Alderdi independentistaren hitzetan, "heriotza hau ekidin zitekeen" eta Frantziako Estatua egin du hilketaren erantzule: "Frantses estatuaren espetxe politikak hil egiten du".


2022ko martxoaren 22an - 08:53

Sortuk gogoratu du Yvan Colonna preso politiko korsikarra zenbait euskal presoren burkide izan zela espetxean eta "bereziki eskertu nahi diogu Yvani euskal nazio askapen mugimenduarekiko izandako begirunea".

Sorturen hitzetan, heriotza hau ekidin zitekeen. "2003an atxilotu eta bizi arteko zigorrera kondenatu zuten Yvan. Ordutik, behin eta berriz salatu zituen DPS edo zaintza bereziko presoaren estatutua izateagatik pairaturiko eskubide urraketak. Estatutu horren aitzakiarekin ukatu zitzaion Yvanni kondena Korsikan betetzeko aukera. Korsikako jendartearen gehiengo zabalaren eta bertako instituzioen aldarrikapena den preso politikoen askatze bidea oztopatzeko jarreran gotortuta dago Frantses Estatua. Preso politikoak etxera ekarri eta Korsikako zein Euskal Herriko gatazkei irtenbide demokratikoa emateko deia egiten diogu Frantses Estatuari".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Korsika
Korsikaren autonomia estatutua: uztaila aitzin bozkatuko dute Frantziako Konstituzioaren moldaketa

Otsaila bukaeran abiatuko dute Frantziako Konstituzioaren moldaketa dakarren proposamenaren idazketa. Agendaren berri ukan bezain laster berretsi du bere baldintza Korsikako Asanbleak: "Irlako hautetsi eta eragile guztiak beharko dira idazketa fasean inplikarazi".


FLNCk bere gain hartu ditu bigarren etxebizitzen aurkako 27 eraso

Mediterraneoko uharteko bigarren etxebizitzen kontrako ekintzak bere gain hartu ditu Korsikako Nazio Askapenerako Fronteak (FLNC). Igandetik astelehenerako gauean gertatu dira eta aurretiaz ere bestelako eraso batzuk aldarrikatu zituen abuztu hasieran.


Macronek autonomia eskaini dio Korsikari, Frantziako Errepublikaren barruan

Frantziako Konstituzioan Korsikaren izaera berezia jasoko luke artikulu batek. Presidenteak hezkuntzan korsikera bultzatzeko asmoa iragarri du, baina ez hizkuntza ofizial bihurtzeko.


Korsikak autonomia legegilea eskatu dio Parisi, inoizko babesik zabalena lorturik

Autonomisten eta independentisten arteko deliberazio komuna lortu dute, eztabaida, gatazka eta negoziaketa luzeen ondotik. 63 hautetsietatik 46k alde bozkatu dute, oposizioko Un Soffiu Novu-k aurka bozkatu du eta Corsica Libera talde independentistako bat abstenitu da, Josepha... [+]


Korsikako Asanbleak uztailaren 4an adostu beharko luke Frantziari proposatuko dion autogobernu heina

Korsikaren burujabetzari buruzko saio berezia eginen du uztailaren 4an irlako asanbleak. Bitartean, eskatu beharrekoari buruzko adostasun batera heldu nahian dabiltza alderdi abertzale ezberdinak.


Eguneraketa berriak daude