Korsikako nazio askapen mugimendua

  • Irulegiko Irratiko Sakonean emankizunaren hirugarren saioan Korsikako nazio askapen mugimendua izan dute hizpide, Marseillako presondegian Yvan Colonna FLNC Korsikako Nazio Askapen Fronteko militante eta preso politikoak bizia galdu zuenetik hilabetera.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2022ko maiatzaren 4an - 15:10
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hilabete iragan da Yvann Colonna FLNC Korsikako Nazio Askapen Fronteko militante eta preso politikoak bizia galdu zuela Marseillako presondegian. Kolpez lozorroan zirudien herri bat, karriketara atera zen masiboki. Euskal Herrian anitz entzun dugu Korsikaz, baina haatik, zaila egiten zaigu gure perspektibatik hango testuingurua ulertzea. Zein izan da Korsikako nazio askapen mugimenduaren sorrera? Zein bere garapena? Zeintzuk bere ezaugarriak?

Galdera horiei ihardesten ahaleginduko gira Sakonean emankizunaren hirugarren alean. Horretarako Korsikan bizi den Joritz Larraza historialari urruñarrarengana jo dugu. Indarkeria politikoak Korsikan zein bilakaera ukan duen, zer ezaugarri dituen, eta mugimendu abertzalearen baitan zein zatiketa izan diren aztertuko ditugu. Era berean, klanismoaren fenomenoaz arituko gira. Bururatzeko, Yvan Colonnaren heriotzaren harira sortu mobilizazioen berri emanen digu Oihana Teyseyre Berriako kazetariak.

Kantuak: Chjami Aghjalesi taldearen Guerrieri eta L'Arcusgi taldearen Lotta ghjuventu.

 


Korsika kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.