FLNCk bere gain hartu ditu bigarren etxebizitzen aurkako 27 eraso

  • Mediterraneoko uharteko bigarren etxebizitzen kontrako ekintzak bere gain hartu ditu Korsikako Nazio Askapenerako Fronteak (FLNC). Igandetik astelehenerako gauean gertatu dira eta aurretiaz ere bestelako eraso batzuk aldarrikatu zituen abuztu hasieran.


2023ko urriaren 11n - 12:03
Hego Korsikako hainbat etxebizitza lehergailuz suntsituak // Argazkia: Twitter
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Corse Matin tokiko egunkariari bidalitako ohar batean aditzera eman dutenez, Korsikako Nazio Askapenerako Fronteak (FLNC) bigarren etxebizitzen kontrako 27 leherketa aldarrikatu ditu. Igandetik astelehenerako gauean egindakoak dira, Frantziako Estatuak irlari “autonomia mugatua” ematen diola iragarri eta egun batzuetara.

Terrorismoaren aurkako fiskaltza nazionalak ziurtatu du gertakariek ez dutela zauri larririk eragin, baina Coti-Chiavariko Pozzaccion 54 eta 57 urteko bikotekideak erreskatatu behar izan dituzte suhiltzaileek, haien etxebizitzan leherketa izan ondoren.

FLNCk 2014an eta 2016an armak utzi zituzten Korsikako bi talde independentista biltzen ditu: lehena taldearen Kanal Historiko adarraren ondorengoa da; bigarrena, berriz, Ohiko Kanala adarretik datorren jendeak osatzen du. Baina iragan martxoaren 21ean agiri bat sinatu zuten elkarrekin, hainbat eraso euren gain hartzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Korsika
Eguneraketa berriak daude