21 lagunek osatzen dute Korsikako ordezkaritza: Gilles Simeoni Korsikako Kontseilu Exekutiboko presidenteak, Marie-Antoinette Maupertuis Korsikako Asanbleakoak, ganbera horretako lau talde parlamentarioetako presidenteek eta Frantziako eta Europako zazpi parlamentariek.
Gerard Darmanin Frantziako Barne ministroak eta Gilles Simeoni Korsikako Kontseilu Exekutiboko presidente autonomistak martxoaren 16an izenpeturiko dokumentuari segi gaur –uztailaren 21a– abiatu dituzte bi aldeen arteko negoziaketak, gatazka politikoari aterabide bat atzemateko xedez. Aipagai nagusien artean dute Korsikaren aitortza instituzionalaren auzia. Hastapen batean asteazkenean abiatu behar zituzten, baina azken egunetako Girondako suteek aldaketak eragin dituzte gobernuaren agenda politikoan.
21 korsikarrez osaturiko ordezkaritzarekin bilduko da Frantziako Gobernua, ordezkari ukanik Darmanin. Simeoni Korsikako Kontseilu Exekutiboko presidentea, Marie-Antoinette Maupertuis Korsikako Asanbleakoa, ganbera horretako lau talde parlamentarioetako presidenteak eta Frantzian eta Europan dauden zazpi parlamentari korsikarrak dira irlatik Parisera bertaratu.
Autonomiaz hitz eginen dute, eta estatus horren barnean zer jartzen den izanen dute eztabaidagai eta desadostasun iturri nagusi. Duela lau hilabete harridura eragin zuen Darmaninek, autonomia onartzeko irekidura plazaratuz. Oroit gara, haserrea eta matxinadak piztu zituela martxoan gertaturiko Yvan Colonna preso abertzalearen heriotzak. Hats berria eman dio Korsikako burujabetzaren aldeko borrokari Yvan Colonnaren azken hatsak erreportajean xeheki azaldu zuen ARGIAk orduko testuinguru politikoa.
Frantziako Estatuak hastapenetik du argiturik berea: Frantziako Errepublikaren barne geldituko da Korsika eta ez du bi herritar-kategoriarik onartuko. Eztabaidak luze joko du eta uztailaren 21eko bileran bide-orria adostea dute helburu.
Lehen bilera hori eginik, ostiralean irlara helduko da Barne ministroa, bi eguneko bisita eginez. Luze joko dute negoziaketek, hilabeteak bi aldeen ustez.
Autonomisten eta independentisten arteko deliberazio komuna lortu dute, eztabaida, gatazka eta negoziaketa luzeen ondotik. 63 hautetsietatik 46k alde bozkatu dute, oposizioko Un Soffiu Novu-k aurka bozkatu du eta Corsica Libera talde independentistako bat abstenitu da, Josepha... [+]
Korsikaren burujabetzari buruzko saio berezia eginen du uztailaren 4an irlako asanbleak. Bitartean, eskatu beharrekoari buruzko adostasun batera heldu nahian dabiltza alderdi abertzale ezberdinak.
Korsikako Asanblean eta Exekutiboan korsikera erabiltzea Frantziako Konstituzioaren aurkakotzat jo du Bastiako Auzitegiak, uharteko prefet ohiaren helegitea ebatzita. Korsikako herritarren eskubideen urraketa dela salatu du, besteren artean, Gilles Simeoni Korsikako Kontseilu... [+]
Duela hogei urte Claude Erignac Frantziako prefetaren hilketaren komandoaren parte izatea leporatu zioten. Orain, zaintza-neurri zorrotzak bete beharko ditu urtebetez. Eric Barbolosi Alessandriren abokatuak adierazi du erabakia "legea eta zuzenbidea hertsiki aplikatzearen... [+]
Asanblea Nazionaleko Legeen Batzordeak aho batez onartu du ikerketa batzordearen sorrera azaroaren 23 honetan. Gehienik sei hilabetez iraunen du prozedurak.