Sindikatuek "iruzurtzat" jo dute Osakidetzak hautaproben inguruan hartutako erabakia

  • ESK, ELA, LAB eta UGT sindikatuen ustez, hiru espezialitatetan baino gehiagotan egin behar da berriro hautaproba.


2018ko uztailaren 13an - 09:53
Hautaprobetan irregulartasunaren zantzuak ageri dira sindikatuen ustez

Sindikatuek  adierazi dutenez, “hemeretzi espezialitatetan antzeman dira iruzur zantzuak eta soilik hirutan egingo da hautaproba berriz”. “Akatsak” beharrean “filtrazioak” direla aitortu ez izana leporatu diote Osakidetzari.

Mediku talde bat ere jendaurrean salatu du Osakidetzako oposizioen irregulartasuna. Azaldu dutenez, “sistema osoa dago zalantzan eta ezin da horrela jarraitu”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruzurra Osakidetzan
2023-07-20 | Ilargi Manzanares
Osakidetzako EPE berriak “intzidentziekin” hasi dira

Erradiodiagnostikoko teknikari espezialistaren eta farmaziako laguntzailearen deialdietan hainbat galdera baliogabetu dira. Horiekin batera, joskintzako ofizialaren eta teknikari informatikoen azterketetan arazoak azaldu dira.


2022-10-07 | ARGIA
Osakidetzako aurreko zuzendaritza ez dute auzipetuko EPEaren filtrazioen harira

Arabako Auzitegiak atzera bota du LABen errekurtsoa. Hala ere, sindikatuak “aukerak” ikusten ditu epaiketa baterako.


2022-02-02 | ARGIA
LABek helegitea jarriko dio Osakidetzako LEPeko filtrazioen auziko azken autoari

Sindikatua pozik agertu da epaileak ikerketa sei hilabetez luzatzea onartu duelako, baina autoari ebazpena jarriko dio "autoa hobetzeko eta defentsen ekintzak baliogabetzea eragozteko".


2021-11-05 | Leire Artola Arin
ELAk salatu du 3.500 lanposturekin ez dela konponduko Osakidetzako 24.600 behin-behineko langileen arazoa

3.535 lanpostuko eskaintza egiteko asmoa adierazi du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak. ELA sindikatuak, ordea, kritikatu du behin-behineko langileak 24.600 direla eta ez dela “arazoa konponduko”. 9.000 langilek gutxienez zortzi urte daramate aldi baterako... [+]


Osakidetzako filtrazioen auzian zuzendaritza taldeko Darpón eta Mugika ikertzeari uko egin dio magistratuak

LAB sindikatuak irailaren 1ean egin zuen eskaera auto bidez. Instrukzio auzitegiak Darpón eta Mugika aztertzea errefusatu du, baina hainbat espezialitatetako beste bederatzi kide ikertuko ditu. Auzia 2022ko urtarrilaren 29ra arte luzatuko da.


Eguneraketa berriak daude