Sexu-hezkuntza eskoletan

  • Azken hamarkadetan sexu-hezkuntzaren aldeko ahalegin batzuk egin diren arren, gizakien arteko sexu-harremanei buruzko edukiak ez dira oso ugariak hezkuntza arloan. Hori dela-eta, ikasleak interneten hezten dira pornografia edukien bidez. Pornografia kontsumo horrek sexualitateari buruzko informazioa eta pertzepzioa desitxuratu egiten du, eta eduki horiek, gehienetan, ez dute zerikusirik gazteek nahiz helduek jakin behar duten sexu informazio zientifiko eta etikoarekin. Ondorioz, ez da harritzekoa azken hamarkadetan sexu-praktika desegoki eta arriskutsuen bidez sexu-transmisioko gaixotasunak areagotu izana. Baita portaera sexistak, oldarkorrak eta bortitzak edota nahi gabeko haurdunaldiak ere. Hortaz, aipatutako jarrerak saihesteko beharrezkoa da sexu-hezkuntza sustatzea eta garatzea. Izan ere, harreman sexualez gozatzeko helburuarekin, gazteei aukera ematen die jarrera arduratsuak izateko eta osasuna bermatzeko.


2022ko apirilaren 19an - 08:53
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Lehenik eta behin, OMEk eta Unescok adierazten dute garrantzitsua dela irakaskuntzan sexu-hezkuntzako prestakuntza-programa integrala diseinatzea eta aurrera eramatea. Izan ere, ohikoa da sexualitatearen gaia tabua izatea etxeetan, eta informazioa emateko eta zalantzak argitzeko esparrurik onena ikastegiak dira. Horretarako, irakasleriak gai honetan prestakuntza jaso beharko du sexologiako adituen bidez, eta horiek eskoletara bertaratu beharko dira ikasleekin sexualitateaz hitz egiteko. Hala ere, gurasoen lankidetza eta babesa erregulartasunez garatu behar da. Gurasoek eta seme-alabek sexualitateari buruz duten komunikazioa areagotzeko modurik eraginkorrenetako bat da ikasleei eskolan landutako zereginak esleitzea; horrela, gurasoekin etxean sexualitateaz hitz egingo dute.

Unescok Sexualitateari buruzko nazioarteko orientabide teknikoak izeneko txostenean dio haur-hezkuntzatik, lehen etapetatik hasi behar dela haurrak sexu-hezkuntzan hezten. Horretarako, etapa bakoitzari dagozkion edukiak landu beharko dira. Funtsezkoa da eztabaida eta topaketa sustatzen dituzten proiektu pedagogiko ezberdinak garatzea. Proiektu horiek sexualitatearen alderdi kognitibo, emozional, fisiko eta soziala ardatz izan behar dituzte, eta antikontzeptiboen gaineko informazioa ematetik harago joan behar dute. Jarrerei, kontzientziari eta ondorioei buruzko ideiak eta hausnarketak garatu behar dira.

Sexualitateaz ari garenean, pertsona bakoitzaren berezitasuna aintzat hartuta, norberaren eta beste pertsonaren gorputza zaintzeko, gozatzeko eta errespetatzeko moduetan dauden emozioez eta sentimenduez ari gara. Horiek bermatzeko ezinbestekoa da gizakien arteko harreman-aniztasunaren ezagutza transmititzea. Esaterako, orientazio sexuala edo familia antolatzeko modu desberdinak. Horrela, pertsonek sexualitateari buruzko ezagutza objektiboagoak izango dituzte eta tabuak deuseztatuko dira.

Laburbilduz, sexu-hezkuntza integralak aukera ematen die ikasleei beren osasuna eta ongizatea bermatzeko. Izan ere, sexu arloan beharrezkoak diren jarrera eta trebetasunen berri ematen baitie. Helburua da balioetan oinarritutako ezagutzak ikastea, sexualitate osasuntsu, duin eta errespetuzkoaz gozatzeko. Giza eskubideen printzipioak oinarriak direnez, sexu-hezkuntza integraleko programek genero-berdintasuna eta gazteen eskubideak eta ahalduntzea sustatzen laguntzen dute. Horrekin guztiarekin gaixotasun asko prebenitu ahal izango dira, norberaren gorputza ezagutu eta generoen arteko jokabide bortitz edo sexistak saihestu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-23 | Iñaki Lasa Nuin
Gizakia kosmosa da

Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.

Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]


2025-07-23 | Josu Jimenez Maia
Marokoren estrategia zahar-berritua

"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.

Kezka, ezinegona eta... [+]


Txorimaloei mokoka

Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.

Miope bezain itsu,... [+]


2025-07-23 | Patxi Saez Beloki
Euskara gara

Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.

Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]


2025-07-22 | Kote Camacho
Aurtengo baraualdirako jada hamalau lagunek eman dute izena

Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.

Aurten,... [+]


2025-07-22 | Nagore González
Maite ditugun pertsonen heriotza

Zenbat min jasan dezake bihotz batek?

Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?

Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.

Jolasa bukatzea... [+]


Eguneraketa berriak daude