Sexu erasoengatik salatu duten Donostiako tatuatzailea, epailearen aurrean

  • Asteazken goizean igaroko da epailearen aurretik Donostian atxilotutako tatuatzailea, bezeroei sexu erasoak egitea leporatuta.


2018ko otsailaren 7an - 09:23
Tatuatzailearen estudioa, mugimendu feministak egindako pintadaz beteta
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Iragan astean zabaldu zen sexu abusuen salaketa, emakume batek tatuatzailearen estudioan jasandako erasoa sare sozialen bitartez zabaldu ostean, eta astelehen arratsaldean atxilotu zuen Donostiako Udaltzaingoak.

Martin Ibabe Herri Segurtasunerako eta Babeserako zinegotziak esan du tatuatzailearen aurkako beste bi salaketa espero zituztela atzo, eta gehiago ere izan daitezkeela. Hamahiru salaketa ditu oraingoz.

Ateartean Donostiako lokala erregistratu zuen Udaltzaingoak, atxilotua aurrean zela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude