Asteazken goizean igaroko da epailearen aurretik Donostian atxilotutako tatuatzailea, bezeroei sexu erasoak egitea leporatuta.
Iragan astean zabaldu zen sexu abusuen salaketa, emakume batek tatuatzailearen estudioan jasandako erasoa sare sozialen bitartez zabaldu ostean, eta astelehen arratsaldean atxilotu zuen Donostiako Udaltzaingoak.
Martin Ibabe Herri Segurtasunerako eta Babeserako zinegotziak esan du tatuatzailearen aurkako beste bi salaketa espero zituztela atzo, eta gehiago ere izan daitezkeela. Hamahiru salaketa ditu oraingoz.
Ateartean Donostiako lokala erregistratu zuen Udaltzaingoak, atxilotua aurrean zela.