Baimena argi eta garbi eman ezean, sexu erasoa izango da. Hala dio Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu duen Sexu Askatasunaren lege proiektuak. Proiektua aurkeztu zela urtebete baino gehiago pasa da eta hauek dira gako nagusiak.
Legeak sexu abusu eta sexu erasoaren artean bereizketa egin du orain arte. Baimenik gabe egiten direlarik, hemendik aurrera denak sexu eraso izango dira; desagertu egingo da abusua.
“Bakarrik bai da bai” leloa lege bihurtuko da: “Baimena dagoela ulertuko da libreki eta modu argian pertsonaren borondatea adierazi bada”.
Taldeko erasoek larriagotu egingo dute delitua.
Sexu delituak auzitegi espezializatuetan epaituko dira, horretarako formazioa jaso duten epaile eta fiskalekin.
Justiziara jotzea ez da baldintza izango sexu erasoa jasan duen pertsona biktimatzat hartzeko, eta beraz dagozkion eskubide eta laguntzak jasotzeko.
Kaleko jazarpena ere aintzat hartuko du legeak. Delitu arintzat hartua izango da eta zigortuko du “beste pertsona bati adierazpen, jarrera edo proposamen sexual edo sexistak egitea, biktimarengan egoera objketiboki umiliagarria edo intimidagarria sortzen dutenean, bestelako delitu larriagoetara iritsi gabe”. Isunak, lokalizagailuak edota komunitaterako lanak izango dira zigorrak.
Biktimek arreta integrala jasotzeko zerbitzu sarea jarri nahi du martxan legeak. Adin txikiko biktimek zerbitzu espezializatu eta egokituak izango dituzte, beste herrialde batzuetan dagoeneko badiren “umeentzako etxeak” eredua ezarriz.
Prebentzioan eta sentsibilizazioan indarra jartzen du proiektuak. Heziketa sexualean, berdintasunean eta aniztasun afektibo-sexualean edukiak integratu beharko dira hezkuntzan, baita erasoak prebenitu eta antzemateko protokoloak ere.
Berritasun bat ere jaso dute proiektuaren azken bertsioan: proxenetismoari eta esplotazio sexualari lotuta, prostituzioarekin aberasten diren klubetako jabeengan jarriko da fokua.
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]
2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]
Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
Gutxienez hamahiru sexu eraso salatu dituzte hainbat emakumek, horietatik bi "intentsitate handikoak", eta besteak "arinagoak". Mugimendu Feministak gogorarazi du salatutakoez gain "sexu eraso gehiago" egon daitezkeela, eta lanean jarraituko duela... [+]
Mugimendu Feministak deituta, ehunka herritar, ordezkari politiko eta jaietako talde bildu dira uztailaren 13an Iruñeko Gaztelu Plazan. Intentsitate handiko eraso baten eta intentsitate txikiko beste hainbat erasoren testuinguruan egin dute elkarretaratzea. Eraso sexistarik... [+]
Uztailaren 5ean egin zituen sexu erasoak Iruñeko barraka gune batean. Leporatutako delituen larritasuna dela eta epaileak fidantza ordaintzeko aukera kendu dio.
2024aren bukaeratik behartu du gaztea berekin sexu-harremanak izatera, diru truke.
Mauleko Chaumes gasnategian langile eta CGTko sindikatu ordezkaria izandako gizon baten kontrako lau salaketa dira pausaturik, eta Larraine gaineko Iratiko Txaletetan lankide ukandako bosgarren emakume batek ere gehitu du berea. Uztailaren 3an iraganen da auzia Pauen. Erasoa... [+]
Betharram ikastetxearekin lotutako sexu eta bortizkeria kasuak ikertzeko asmoz, Batzorde Ikerketa Independenteko kideek lekukotasunen bilketa abiatu dute
Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.
San Roman auzoko jaietan bost neska adingaberi ukituak egiteagatik 18 urteko mutil bat atxilotu zuen Ertzaintzak Muxikan (Bizkaia). Udalak eta herriko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu dute asteartean 20:30erako.