Sexu erasoa leporatuta gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen

  • Erasoa larunbatean gertatu zen Gasteizko aldirietako gasolindegi baten kanpoaldean. Gasteizko mugimendu feministak kontzentrazioa antolatu du.


2019ko abuztuaren 7an - 10:20
Iazko jaietan ere eraso matxisten aurkako protokoloa aktibatu behar izan zuen Gasteizko mugimendu feministak. Argazkia: gasteizberri.com.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du sexu erasoa egotzita. Erasoa larunbat gauean gertatu zen. Erasotzaileak gasolindegi baten dendatik irten zenean egin zion eraso emakume bati. Emakumeak aurre egin zion erasotzaileari, eta azken horrek ihes egin zuen. Gasolindegiko kamerek gertatutakoa grabatu zuten.

Ez da Gasteizko jaien testuinguruan gertatu den eraso bakarra. Asteartean beste gizonezko bat atxilotu zuen udaltzaingoak emakume bati ukituak egiteagatik. Gasteizko mugimendu feministak hirugarren eraso bat ere gertatu dela jakinarazi du.

Kontzentrazioa asteazkenean

Gasteizko mugimendu feministak eraso matxisten aurkako protokoloa aktibatzea erabaki du. Kontzentrazioa antolatu du asteazkeneko 20:00etan Andra Mariaren plazan, “Aski da! Ni una menos” lelopean.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!