Sexu erasoa egiteagatik atxilotu dute gizonezko bat Bilbon

  • Etxe berean lotan zegoen emakume bati egin dio eraso 38 urteko gizonezkoak.


2018ko maiatzaren 14an - 17:46
Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratze bat, Bilbon (Monika del Valle / Argazki Press)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Larunbatean eman zen erasoa, Iturralde auzoko etxebizitza batean. Lakuako Segurtasun Sailak adierazitakoaren arabera, gauez kalean bakarrik ibili ez zedin erasoa eman den etxean lotan gelditzera gonbidatu zuen gizonak emakumezkoa. Behin etxean zegoela, gizonezkoak eraso egin zion lo zegoen bitartean.

Erasoa jasan zuen emakumeak etxetik alde egitea lortu eta ospitale batera jo zuen beharrezko arreta jasotzera. Ostean, Ertzaintzara jo eta salaketa jarri zuen. Sexu eraso delitua egotzita, Ertzaintzak erasotzailea atxilotu eta epailearen esku utzi du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!