Etxe berean lotan zegoen emakume bati egin dio eraso 38 urteko gizonezkoak.
Larunbatean eman zen erasoa, Iturralde auzoko etxebizitza batean. Lakuako Segurtasun Sailak adierazitakoaren arabera, gauez kalean bakarrik ibili ez zedin erasoa eman den etxean lotan gelditzera gonbidatu zuen gizonak emakumezkoa. Behin etxean zegoela, gizonezkoak eraso egin zion lo zegoen bitartean.
Erasoa jasan zuen emakumeak etxetik alde egitea lortu eta ospitale batera jo zuen beharrezko arreta jasotzera. Ostean, Ertzaintzara jo eta salaketa jarri zuen. Sexu eraso delitua egotzita, Ertzaintzak erasotzailea atxilotu eta epailearen esku utzi du.