Egoitzetako senideek jarduera protokolo eraginkorrak eskatu dizkiote Eusko Jaurlaritzari

  • Gipuzkoako Senideak, Babestu Bizkaiak eta Babestu Arabak, egoitzetako senideen EAEko hiru elkarteek, egin diote idatzia Jaurlaritzari. Denbora luzez herrialdeetako foru aldundietako Gizarte Politikako Sailei adierazitakoa errepikatzen baino ez direla ari dio idatziak. Osasun larrialdi honetan erakunde publikoak beraien irudia garbitzeko adierazpenak egiten ari direla salatu dute.


2020ko apirilaren 07an - 14:26
Bizkaian 2016-2017an egin zen greba luzeko argazkia da, aurrean egoiliarrak eta senideak direla. Argazkia: ela.eus

Foru aldundiei egindako kexa eta eskakizun berbera luzatu die Jaurlaritzari, “ea horrela administrazioaren jokabidea aldatzen den ikusteko, bai Eusko Jaurlaritzatik, Gizarte Zerbitzuen erakunde arautzaile gisa, bai foru aldundietatik”.

Zortzi eskaera zehatz egin dituzte adinekoen eta menpekotasuna duten egoitzetarako.

- Langileentzako eta erabiltzaileentzako premiazko testa.

- Egoitza guztiak langileak babesteko beharrezko materialez hornitzea. "Ezin da onartu egoitza bakoitza bere kasa jardutea".

- Instalazioak desinfektatzeko neurriak hartzea.

- Langileei prestakuntza egokia ematea protokoloen jarraipenari buruz eta ikuskapen-kontrolak berehala aktibatzea, kontrol horiek betetzen direla ziurtatzeko.

- Zentro guztietan arreta soziosanitarioa areagotzea, medikuak, erizainak eta laguntzaileak kontratatuz.

- Egoitzak medikalizatzea, lekualdatzeak eta, batez ere, egoiliarren konfinamendua behar bezala bideratzeko eta behar den arreta teknikoa falta ez dadin.

- Erabiltzaile bakoitzaren gaitasun eta aukeren araberako bideokonferentzia bidezko komunikazioa erraztea. Ez du ezertarako balio aparatu teknikoak eskuratzeak, gero ez badira erabiltzen eta ez bada erabiltzen direla gainbegiratzen.

- Lan-osasunaren arloko jarduera-protokoloak eguneratzea eta prebentzio-neurri eraginkorrak ezartzea, birusaren hedapena saihesteko eta langileak eta erabiltzaileak behar bezala babesteko.

Gogorarazi nahi izan dute adinekoak egoitza barruan isolatzen badituzte ere, babeserako ekipamendu egokiak ez badituzte eta testak egiten ez bazaizkie, langileek egoiliarrak kutsatzeko arriskua dagoela.

Senideen hiru elkarteek beste hainbat elkarte eta sindikaturen babesa izan dute. Adinekoekin lotuta: Pentsiodun Sarea, Arabako Pentsionistak Lanean, Pentsionistak Martxan, Duintasuna, Gipuzkoako foru eta udal administrazioko erretirodunen elkartea. Bestelako elkarteak: Elkartzen, Bilgune Feminista, Ikasle Abertzaleak, Askapena, Eginaren Eginez, Arabako SOS Arrazakeria, Asamblea de Parados. Sindikatuak: LAB, ELA, CCOO, UGT, ESK, Steilas, SATSE eta USAE. Eta auzo elkarteak: Zazpigarren Alaba, Judimendikoak, Erreka Txiki, Betiko Gasteiz, Errota Zaharra, Bost Urki, Gasteiz Txiki, Uribe Nogales, Aranako, Ipar Arriaga, Gure Uuzune, Kaleartean, Zabalgana Batuz, Hegoaldekoak, Adurtzakoak eta San Martín.

Apirilaren 3an Babestu Bizkaia senideen elkarteko kide batekin hitz egin zuen ARGIAk eta Foru Aldundiaren isiltasuna eta Bizkaiko egoitzen kontrol gabezia kritikatu zituen. Bilboko egoitza batean bizi den bere amaren egoera ere kontatu zuen, “zaharrak ahulenak direla diote eta egoitzetan ez dago inolako kontrolik” elkarrizketan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude