Segregaziotik bazterkeriara

  • Bazterketa izan da historian zehar herri  askotako bizitzeko moduan gertatu dena. Eta baztertuek bere defentsarako erabili izan dute bazterketa. Defentsa fisikoa egiteko batzuetan eta ohiturak babesteko beste batzuetan, pentsatuz hobe zela berdinak berdinekin elkartzea indar handiagoa izateko.


2018ko abenduaren 10ean - 10:06
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ildo honetan, herri anitzetan adierazgarriak dira tokien izenak: Juderia  kalea, etorkinen plaza, edo kanpotik lanera etorritakoen auzoa adibidez. Azkenean  horrek,  bazterkeriarantz eraman gaitu, eta ondorioz, kolektibo desberdinen arteko harremana  bukatu egin da gizarte ierarkizatua eraikiz, batzuk besteen gainetik jarrita.

Segregazioa erakunde guztietan aztergai bihurtu da. Aztergai  zentrala gainera. Islarik nabarmenena eskoletan eta herrietako elkarbizitzan ikusten dugu baina eztabaida eta hausnarketa herrira zabaltzen hasten ari da, adibidez, Zubiak Eraikiz elkartearen Ekinbide Legegilea.

Baina nagusiki agintari desberdinen ahotan dabil gaia: Eskolatze Batzordeetan edo Udal batzuetan esaterako. Zeintzuk dira bada hain berria ez den fenomeno honen zergatiak? Behingoz konturatu gara benetako arazoa dela? Lotsak gizartearen aurrean, itxura gordetzera bultzatzen ditu agintariak? Kronifikatuta dagoen pobrezia iraultza bihurtzeko arriskua hurbiltzen ari da? Edo benetan, biztanleriaren zati bat sentsibilizatzen ari da arazo honetaz?

Eskolatze Batzordeetan edo Udal batzuetan esaterako. Zeintzuk dira bada hain berria ez den fenomeno honen zergatiak? Behingoz konturatu gara benetako arazoa dela? Lotsak gizartearen aurrean, itxura gordetzera bultzatzen ditu agintariak? Kronifikatuta dagoen pobrezia iraultza bihurtzeko arriskua hurbiltzen ari da? Edo benetan, biztanleriaren zati bat sentsibilizatzen ari da arazo honetaz?

Gure herrietan, eta gaur egun, jabetu gaitezen segregazio edo bazterketa egoera desberdinak daudela. Batzuk aipatuko ditugu:

– Arrazakeria:  esaterako etxebizitzak alokatzerakoan guk baino zailtasun gehiago dituzte jatorri arabiarra edo marokoarra dutenak. (Inmigrazioaren Euskal Behatokia 2018)

– Aporofobia (jende txiroa mespretxatu, arbuiatu eta baztertzera daraman aurreiritzia): adibide bat jartzearren maila sozio ekonomiko baxukoek ikastetxea aukeratzerakoan eskola publikoa aukeratzen dute gehienek kontzertatuen ordez. Giltzarria den  kuotak jartzen baitu muga. (Berria 2018-11-11). Derrigorrezko heziketa dohainik izango balitz, legeak  esaten duen bezala ikastetxe guztietan haur guztiak eta ikastetxe guztiak otzara berean egongo lirateke eta mapa eskolarrak jatorrizko zentzua hartuko luke.

– Genero berdintasun eza:  urratsak ematen ari direla badirudi ere, maiz aurkitzen ditugu adibide mingarriak, ez delako onartzen kolektibo guztiek eskubide berdinak dituztela: 20 urteren ostean  Irun eta Hondarribiko eskandaluak jarraitu egiten du eta ezin dute adostu guztiek parte hartuko duten alardea, guraso bakarreko  familiak edo sexu bereko bikoteek  edo “trans”ek besteek baino traba gehiago dituzte ohiko eginkizunetan.

Azken garaietako erakundeetako aldarrikapen ofizial guztiek jasotzen dituzte segregazioaren aurkako eta gizarte inklusiboaren aldeko neurriak eta hitzak. Horixe, hitzak. Hitzen aldaketa bai eman da, baina benetakoak balira ez lukete jarraituko “Urbi et orbi” berdinak aldarrikatzen. Legeak ez dira ailegatzen azkeneko praktikak erregulatzeraino eta dirua oraingo beharrei erantzuten ez dieten irizpideekin joaten da. Agintariek esaten eta onartzen dutena koherentea ez denean maiz beraien bizitza pertsonalean hartzen dituzten erabakiekin,  bi aukera ditugu. Bata etengabe kexatu eta kulpa bota geuk hautatutako agintariei eta bestea gizartea hobetzeko estrategietan  inplikazio arduratsuagoa izan.

Jakin badakigu badaudela eredu berriak, jendea, eskolak eta kolektibo sentsibilizatuagoak eta proiektu garatuagoak,  tamalez asko zabaltzen ez direnak. Badaukagu, zorionez, zenbait adibide positibo herrietan; esate baterako, Aretxabaletako herriko eskolan tokiko euskalkia ikasi eta erabiltzeraino iristen diren jatorri marokoar eta pakistandarra duten ikasleak edo Antzuola, alarde bakarra eta mistoa adostu duen herria. Egin dezagun ahalegina honelako ereduak biderkatzeko.​

Azken finean, Legebiltzarra, diputazioa, udala eta “eskola” adibidez, berauek kudeatzen dituzten pertsonek duten gaitasunaren araberakoak izango dira, egungo egoera gaurko agintarien sentsibilizazio eta koherentziaren heinekoa den bezalaxe . Eta honek asko esaten du gure gizartean hartutako erabakiez, 15 urteetan hartutakoek bitan banatutako gizartea eraiki dute. Beraz norbere heziketan, oinarrizko baloreak: sentsibilizazioa, gizartearekiko erantzukizuna, justizia, errespetua, erabakiekiko koherentzia eta berdintasuna norainokoak izan diren da gakoa. Egon gaitezen argi, ezaugarri horiek praktika pertsonalak eta kolektiboak kudeatzeko moduak erakusten dituelako eta ez esandako hitzek.

Hauteskundeei begira jarrita gauden une honetan, zerrendak osatzerakoan pentsatzen dugu aipatutako irizpideak kontuan hartzea merezi duela guztion arteko benetako bizikidetzak gorroto kulturari irabaziko badio.

Juana López de Munaín.
Resu Abasolo. Aretxabaletan, 2018ko abenduaren 1a.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-09-15 | Behe Banda
BARRA WARROAK
Norbere leihotik

Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]


Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


2025-09-11 | Piter Encinas
Eutanasiaren legea laugarren urtez indarrean

Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-10 | Nekane Txapartegi
Zenbat arantza Arantzak

Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]


2025-09-10 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Euskal. Jai.

Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]


Bizipenak

Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]


2025-09-10 | Tere Maldonado
Nire garuna ote naiz? (eta II)

Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]


2025-09-10 | Iñaki Barcena
Parte izan, parte hartu eta parte eman

Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]


Desberdintasunen garrantzia nazioarteko politikan

Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]


Teknologia
Teknologia bizigarriak?

Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.

Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]


2025-09-10 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Udako postalak

Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


Eguneraketa berriak daude