Sartagudan, Memoriaren Egunean, fusilatutakoentzat justizia eta aitortza eskatu dituzte

  • Memoriaren Egunean, larunbatean, Sartagudako Parkean egin zuten omenaldia. Besteak beste, Jaxinto Gomezi eta Carlos Martinezi egin zioten ohore Alargunen Herria Elkarteko kideek. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko maiatzaren 6an - 10:04
Argazkia: @BakartxoR Argazkia: @BakartxoR
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Urteroko hitzordua izan zen larunbatekoa Sartagudan. Ekitaldi hunkigarria eta emozioz betea. Memoriaren Egunean egin zuten ekimena eta Alargunen Herria Elkarteko kideek bereziki bi lagun omendu zituzten: Jaxinto Gomez eta Carlos Martinez. Frankismoan fusilatutakoei omenaldia egin zieten oro har, eta guztientzat justizia eta aitortza aldarrikatu zituzten. Bertan izan ziren, besteak beste, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko kontseilaria, Ana Ollo eta beste erakundeetako ordezkariak ere. Guztion oroimenean gera dadin frankismoak utzitakoa halako ekitaldiak egitearen garrantzia azpimarratu zuten larunbatekoan.

Albiste hau Euskalerria Irratiaren webgunean argitaratu dute eta CC by-sa lizentzia medio ekarri dugu


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
2025eko azaroaren 26
Garbiketa

Eguneraketa berriak daude