Sarean euskarazko edukiak kontsumitzeko gida

  • Euskarazko ikus-entzunezkoen presentziaren alde lanean ari den Pantailak Euskaraz ekimenak Pantailaldia deitu du azaroaren 11tik 18ra. Horren harira, sarean euskarazko edukiak kontsumitzeko dauden aukerekin gida bat zabaldu dute. Dozenaka aukera jasotzen dira bertan, eta besteren artean, bertan jasotzen da ARGIAren multimedia kanalean dagoen azken 15 urteetan eraiki den euskarazko ikus-entzunezkoen biltokia, ehunka dokumental, film-labur, erreportaje, elkarrizketa eta solasaldirekin. ARGIAk ekimenaren babesleetako bat ohar honetan azaldu genuen bezala.


2022ko azaroaren 08an - 16:34
Azken eguneraketa: 2022-11-11 21:35
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Zernonikusi.eus: Berriki sortutako egitasmoak streaming plataformetan euskaraz dauden edukiak zerrendatzen ditu, eduki bakoitza zein plataforman eskaintzen den adieraziz eta edukiaren gaineko bestelako informazio zehatza emanez. Horrez gain, zinemetako euskarazko estreinaldien inguruko informazioa ere biltzen du.

Euskal Encodings: Euskarara bikoiztutako eta azpidatzitako edukien datu-basea, edukiak deskargatuta edo online ikusteko aukera eskaintzen duena.

ARGIAren Multimedia kanala. Bertan milatik gora ikus-entzunezko topatuko dituzu. Horien artean nabarmentzen dira ia 500 dokumental, 1.000tik gora bideo-errepotaje, 330 elkarrizketa, 258 film labur, 604 solasaldi eta 179 bideo herrikoi.

E-liburutegi publikoak: Nafarroako liburutegi publikoak eta Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako irakurketa publikoko sarearen liburutegiak

Euskarazko telebista kateak: ETB1, ETB3, Hamaika TB, Kanaldude, Xaloa Telebista, 28 Kanala, Erlo Telebista, Goierri Irrati Telebista, Goiena eta Oizmendi Telebista.

Hamaika Telebistako edukiak nahieran: Android, iPad eta iPhone-etarako app-aren bitartez.

EITB Nahieran: Euskarazko edukiak iOS eta Android sistemetarako.

ETB3ren smartphone: Tablet eta SmartTVrako aplikazioa, ETBren haurrentzako telesail eta filmak biltzen dituena.

Berria TB: Berria egunkariaren telebista.

Game Erauntsia: Euskarak bideo-jokoetan daukan presentzia areagotzea, ezagutaraztea eta biltzea helburu duen egitasmoa.

Era.eus: Nafarroako toki-entitateetako 28 euskara zerbitzuek elkarlanean sortu dute webgunea, euskaraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzeko eta seme-alaben ikas-prozesua osatzeko.

Ikusgela: Bideo pedagogiko libreak egiteko proiektua da. Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak bultzatua eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak lagundua.

Geruzak.eus: Gazteen eguneroko kezka eta galderetatik abiatuta, euskaraz eta euskaratik, feminismoa, soziolinguistika, kultura eta pentsamendua lantzea helburu duen ikus-entzunezko sorta.

Loa eta Laia: Etxeko txikientzat zein familia osoarentzat sortutako egitasmo digitala. Euskaraz bizi eta musikarekin gozatzeko proiektua.

Peertube.eus: Euskarazko bideoak argitaratu eta partekatzeko webgune ireki eta federatua.

YouTubeko euskarazko kanalak:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Zirrara

Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.

Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]


Euskararen periferiak
Zer egin beheranzko eskailera mekanikoetan gorantz bagabiltza

Ertzetatik aztertu dute hizkuntza UEUk antolatutako Euskararen periferiak jardunaldietan. Euskarak dituen testuinguru oztopatzaileez mintzatu dira Beñat Garaio HABEko ikerlaria, Iker Villa abeslaria eta aktorea, Diego Pallés EHUko ikerlaria eta Maialen Gago Guka... [+]


Departamenduaren Baionako egoitzan euskararen aldeko tindaketa egin zuten EHEko kideak libre dira

"Euskaraz bizi nahi dugu" mezua tindatu zuten larunbatean, eta 48 oren inguru eman dituzte atxiloaldian ekintzaileek. Gorka Torre kontrol judizialpean askatu du prokuradoreak, epaiketaren zain; bertze hirurak komisariara deituak izanen dira.


2025-09-30 | Ahotsa.info
Irauli: euskarazko jarduerak eta zerbitzuak eskaintzen dituen proiektu berria Iruñean

 'Hiri Buruzagia loratzen. Loratu ala hil' lelopean sortu da Irauli proiektu berria, euskarazko kalitatezko jarduerak eta zerbitzuak eskaini nahi dituena; hizkuntzaren indarberritzean oinarrituta.


Analisia
Euskal zinea

Iragan berria den Donostiako Zinemaldian euskarazko hiru lan eskaini dira prestigiozko Sail Ofizialean: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak.

Festibala gutxi gorabehera erdira heldu zenean ohartu nintzen laugarren bat ere bazegoela euskal zinea labelarekin: Los domingos. Bilbon... [+]


EHEk Baionako departamenduaren egoitzan margoketa egin du

Buruilaren 27an ebiakoitz huntan Euskal Herrian Euskaraz-ek Baionan salatu du Euskara bigarren mailako hizkuntza bezala kontsideratua dela. "Euskaraz bizi nahi dugu" mezua margotu dute departamenduaren egoitzaren gainean.


2025-09-29 | Sustatu
Itun Soziopolitiko berrirako, ingurune digitalean egin beharreko batzuk

'Itun Soziopolitiko berrirako eskaintza' dokumentua aurkeztu du Euskalgintzaren Kontseiluak, Batuz Aldatu dinamikaren barruan hainbat eragilerekin egindako agerpenean. Eragileek atxekimendua egiteko dokumentu sinagarri bezala aurkeztu dute, eta luze eta zabal azaltzen... [+]


Jauzi bat egitea helburu, itun soziopolitiko berria proposatu du Kontseiluak

Euskara biziberrituko bada, hizkuntza politiketan jauzi bat ematea ezinbestekotzat du Euskalgintzaren Kontseiluak. Jauzi hori emateko proposamen bat aurkeztu du, eta itun soziopolitiko berri baterako deia egin du, irailaren 26an, Batuz Aldatuko Sinatzaileen II. Batzarrean... [+]


Euskararen jauziaren premia: uda eskolatik etorkizunerako gogoeta

Telesforo Monzon laborategiak antolatutako uda eskolak euskararen etorkizunaz gogoeta egiteko plaza beroa ekarri zuen Bergarara. Hasieran, Garikoitz Goikoetxeak eta Olatz Altunak euskararen egungo egoera eta etorkizuneko joerak marraztu zituzten, eta horren gainean aritu ziren... [+]


2025-09-24 | Jon Torner Zabala
Lorea Etxeberria (KEA Kirola Euskara Ahoan)
"Kirolaren bidez, umeek euskara plazerarekin lotzea nahi dugu"

Orain arte ez dugu aipatu, baina bada 6-12 urte arteko umeen kirol jarduerari –aisialdiari, oro har– lotuta dagoen eta azpimarratzea merezi duen beste osagai bat: hizkuntza erabilera. Zentzu horretan, euskararen arnasgune dira Eskola Kiroleko programak, lekuan lekuko... [+]


Yasmine Khris (Ongi etorri Iruñera): “Elkar ezagutzaren bidez euskal-kultura zabaltzea da gure helburua”

"Ongi etorri Iruñera" zikloa bueltan da. Urriaren 30ean hasiko da migrante eta errefuxiatuekin euskarara hurbiltzeko topaketen bigarren edizioa eta izena emateko epea irekia dago.


Euskararen etorkizuna "jokoan" dagoela ohartarazi dute Donostian

Mugikortasun agenteen euskara eskakizunaren sententzia salatzeko, Egiako Justizia jauregiaren aurrean elkarretaratu dira Donostian.


2025-09-16 | Jon Torner Zabala
On.eus ataria sortu dute Ipar Euskal Herriko eragileek, euskararekin laguntzeko

"Ez da izango hainbeste iritziz beteriko webgunea, laguntzarako baliabideen bilduma baizik", azaldu digu Arantza Egigurenek, On.eus webgunearen arduradunetako batek. Astearte goizean aurkeztu dute Baiona Ttipian, On! sorgunean. Erabiltzaileak lau multzotan banatu... [+]


Eguneraketa berriak daude
Barraskilo bat Amanita Muscaria baten gainean
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Izara formatu berritzailean, landareak lantzeko jakintza praktikoa, lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak eta poster eder bat deskubrituko dituzu urtaro bakoitzean. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!