Sara Majarenas presoa aske atera da, espetxean 13 urte pasa ostean

  • 13 urteko espetxealdia amaiturik, aske geratu da Sara Majarenas euskal preso politikoa. Haren izenak oihartzun handia eduki du iazko urtarrilean bi urteko alaba labankadaz bere aitak larriki zauritu ostean.


2018ko apirilaren 9an - 13:15
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

2017ko urtarrilean jakin zen Izar, orduan Valentziako Picassent espetxean zeukaten Sara Majarenas presoaren alaba bi urtekoa, haren aitak labankadaz larriki zauritu zuela, baliatuz ama espetean zegoen bitartean berak asteburuetan zeukan haurraren zaintza. Mobilizazio handiak izan ziren geroztik bai Sara eta bai Izarren hurbiltzea eta kaleratzea eskatuz eta Eusko Legebiltzarrak ama-alabak libre utz zitzaten eskatu zuen.

Presoari bigarren gradua eman zioten epaileek, baina hortik aurrera berrikitan presoaren amak salatzen zuenez, azken unea arte Espainiako epaileek ez dute erruki handirik azaldu biekiko. Gaur zabaldu du Etxerat elkarteak Sara libre geratu dela.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sara Majarenas kasua
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!