Sara Majarenasi eta Izarri babesa emateko agerraldia egin dute emakume feminista, ezkertiar eta independentistek

  • Agerraldia 25 emakumek egin dute, Egiako parkean, astelehenean. Igandean beste justizia eredu bat aldarrikatzeko egingo den manifestazioan parte hartzeko deia ere egin dute.

Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko irailaren 03an - 08:46
Sara Majarenas eta alabaren aldeko elkarretaratze jendetsua, otsailean, alaba hiltzen saiatu zen gizona aske gelditu ostean. (Argazkia: Irati Salsamendi)

Irailaren 10ean hasiko da Izar eta Sara Majarenasen erasotzailearen aurkako epaiketa, Valentzian. Astelehenean, Egiako parkean, emakume feminista, independentista eta ezkertiarrez osaturiko kolektibo batek salatu du auzi horrekin berriro ere “emakumeon askatasuna eta eskubideak espainiar justiziaren esku geldituko direla”, haien eskubideak “behin eta berriz” urratu dituen justizia bat dela azpimarratuz.

Besteak beste, Majarenas espetxean zegoela, Valentziar Generalitateak Izarren kustodia 24 egunez kendu ziola gogoratu dute, umeak aitaren erasoa jasan ostean. Gainera, haurraren egoera zaila zen arren, Majarenas zigor osoa betetzera behartu zutela nabarmendu dute, eta baita erasotzailea aske utzi zuten bitartean, ama eta alaba “egun osoz kontrolpean” jarri zituztela ere.

Era berean, Kontxako Banderaren bigarren igandean egingo den manifestazioan parte hartuko dutela iragarri dute. Sara Izarrekin plataformak "Bizi nahi dut" lelopean abiatuko du protesta Bulebarretik, 13:30ean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sara Majarenas kasua
2019-10-24 | ARGIA
28 urteko zigorra ezarri diote Izar Majarenasen aitari, hilketa saiakeragatik

Valentziako Probintzia Auzitegiak 28 urteko kartzela-zigorra ezarri dio Stytianos Messinezisi, Izar alaba hiltzen saiatzeagatik eta Sara Majarenas amari lesio psikikoak eragiteagatik.


2019-09-11 | ARGIA
Izar Majarenasen aita behin-behinean espetxeratu dute, urrian epaiketari berrekin arte

Urriaren 16ra atzeratu da epaiketaren hirugarren saioa, eta ihes egiteko arriskua argudiatuta, Izar Majarenas larri zauritu zuen Stytianos Messinezis espetxeratzeko eskatu dute fiskalak eta akusazio partikularrak. Eskaera onartu egin du epaileak.


2019-09-10 | ARGIA
Izar Majarenasen aurkako erasoa onartu du erasotzaileak epaiketan

Hasi da Valentzian Sara Majarenasekin izan zuen alabari bi labankada eman zizkion gizonaren aurkako epaiketa. Erasoa onartu eta damututa dagoela, baina zehaztasunik ez duela gogoratzen esan du erasotzaileak. Alabak ondorio psikologikoak sufritzen jarraitzen duela adierazi du... [+]


Elkartasuna adierazi diote Sara Majarenas eta Izarri Donostian

Estropaden egun nagusian manifestazioa egin dute Sara Majarenas eta Izarri elkartasuna adierazteko, eta justizia gizartearen presioarekin soilik lortu daitekeela esan dute.


2019-08-27 | Irutxuloko Hitza
Beste justizia eredu baten aldeko manifestazioa egingo dute irailaren 8an

Kontxako Banderaren bigarren igandean egingo den manifestaziorako deia egin du Sara Izarrekin plataformak. “Bizi nahi dut” lelopean abiatuko dira Bulebarretik, irailaren 8an, 13:30ean.


Eguneraketa berriak daude