Bigarren gradua eman diote Majarenasi eta bere alabarekin bizi ahalko da harrera etxe batean

  • Espainiako Auzitegi Nazionalak talde tekniko baten txostena irakurri ondoren eman du baimena. Hala, Padre Garralda - Horizontes Abiertos fundazioaren egoitzetako batean egongo dira Sara Majarenas eta haren alaba.


2017ko martxoaren 02an - 18:10
Majarenasen alabak jasandako erasoa salatzeko elkarretaratzea Donostian (El Diario.es)

Gaur zituen betetzekoak Majarenasen alabak 3 urte, eta Espainiako legediaren arabera ama-alabek ezin dute elkarrekin kartzelan egon. Auzitegi Nazionalak erabaki du bigarren gradua ematea presoari. Efe agentziaren arabera, auzitegiko talde tekniko baten txostena irakurri ondoren eman du baimena epaileak, haurra "egoera zaurgarrian" egon daitekeelako aitaren erasoaren ondoren. Neurri hori hartzeko Espetxe Legediaren 100.2 artikuluaren "malgutasun printzipioa" izan du kontuan epaileak, Naiz-en irakur daitekeenez.

Presoa eta alaba, beraz, batera bizi ahal izango dira harrera etxe batean, zehazki Padre Garralda - Horizontes Abiertos fundazioaren egoitzetako batean egoteko baimena dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sara Majarenas kasua
2019-10-24 | ARGIA
28 urteko zigorra ezarri diote Izar Majarenasen aitari, hilketa saiakeragatik

Valentziako Probintzia Auzitegiak 28 urteko kartzela-zigorra ezarri dio Stytianos Messinezisi, Izar alaba hiltzen saiatzeagatik eta Sara Majarenas amari lesio psikikoak eragiteagatik.


2019-09-11 | ARGIA
Izar Majarenasen aita behin-behinean espetxeratu dute, urrian epaiketari berrekin arte

Urriaren 16ra atzeratu da epaiketaren hirugarren saioa, eta ihes egiteko arriskua argudiatuta, Izar Majarenas larri zauritu zuen Stytianos Messinezis espetxeratzeko eskatu dute fiskalak eta akusazio partikularrak. Eskaera onartu egin du epaileak.


2019-09-10 | ARGIA
Izar Majarenasen aurkako erasoa onartu du erasotzaileak epaiketan

Hasi da Valentzian Sara Majarenasekin izan zuen alabari bi labankada eman zizkion gizonaren aurkako epaiketa. Erasoa onartu eta damututa dagoela, baina zehaztasunik ez duela gogoratzen esan du erasotzaileak. Alabak ondorio psikologikoak sufritzen jarraitzen duela adierazi du... [+]


Elkartasuna adierazi diote Sara Majarenas eta Izarri Donostian

Estropaden egun nagusian manifestazioa egin dute Sara Majarenas eta Izarri elkartasuna adierazteko, eta justizia gizartearen presioarekin soilik lortu daitekeela esan dute.


2019-09-03 | Irutxuloko Hitza
Sara Majarenasi eta Izarri babesa emateko agerraldia egin dute emakume feminista, ezkertiar eta independentistek

Agerraldia 25 emakumek egin dute, Egiako parkean, astelehenean. Igandean beste justizia eredu bat aldarrikatzeko egingo den manifestazioan parte hartzeko deia ere egin dute.


Eguneraketa berriak daude