Izar Majarenasen aurkako erasoa onartu du erasotzaileak epaiketan

  • Hasi da Valentzian Sara Majarenasekin izan zuen alabari bi labankada eman zizkion gizonaren aurkako epaiketa. Erasoa onartu eta damututa dagoela, baina zehaztasunik ez duela gogoratzen esan du erasotzaileak. Alabak ondorio psikologikoak sufritzen jarraitzen duela adierazi du Majarenasek.


2019ko irailaren 10an - 16:03
Valentziako epaitegietan hasi da gaur epaiketa.

Astearte goizean hasi da Valentziako epaitegietan Izar Majarenasi eraso egin zion gizonaren aurkako epaiketa. 30 urteko espetxe zigorra eskatzen du fiskaltzak gizonarentzat, bi urteko bere alaba labankadaz hiltzen saiatzeagatik.

Auzipetuak bere abokatuaren galderei soilik erantzun die. “ETA talde terroristako kide izateagatik al zegoen Sara espetxean?”, izan da abokatuaren lehendabiziko galdera. Epaileak, ordea, ez dio bide horretatik jarraitzen utzi. Gizonak onartu du alaba hiltzen saiatu zela, damututa dagoela adierazi du, baina egindakoaren zehaztasunik ez duela gogoratzen.

Erasotzaileak azaldu du Sara Majarenasen gurasoekin, Izarren aitona-amonekin, harreman txarra zuela, eta erasoa horrekin erlazionatu du. Fiskaltzaren idatziaren arabera, gizonak Izarren aitona deitu zuen erasoa burutu eta jarraian, egindakoaz harrotasuna agertuz.

Ondorio psikologikoak

Majarenasek eta bere aitak bideokonferentziaz deklaratu dute Euskal Herritik. Aitak adierazi du gizonarekin harreman ona izan zuela 2016ko gabonak arte (erasoa 2017ko urtarrilean gertatu zen).

Majarenasek azaldu du gizonarekin harremana izan zuela sei urtez. Erasoaren egunean Izar aitarekin zegoela gogoratu du, eta telefonoz ari zirela gizona mehatxuka hasi zitzaiola. Orduan entzun zituen telefonoz beste aldean alabaren oihu “lazgarriak”. Zauri fisikoez gain Izarrek ondorio psikologiko larriak sufritu zituela adierazi du bere amak, eta oraindik ere trauma osteko estresa pairatzen duela.  

Epaiketa ostegunera arte luzatuko dela aurreikusten da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sara Majarenas kasua
2019-10-24 | ARGIA
28 urteko zigorra ezarri diote Izar Majarenasen aitari, hilketa saiakeragatik

Valentziako Probintzia Auzitegiak 28 urteko kartzela-zigorra ezarri dio Stytianos Messinezisi, Izar alaba hiltzen saiatzeagatik eta Sara Majarenas amari lesio psikikoak eragiteagatik.


2019-09-11 | ARGIA
Izar Majarenasen aita behin-behinean espetxeratu dute, urrian epaiketari berrekin arte

Urriaren 16ra atzeratu da epaiketaren hirugarren saioa, eta ihes egiteko arriskua argudiatuta, Izar Majarenas larri zauritu zuen Stytianos Messinezis espetxeratzeko eskatu dute fiskalak eta akusazio partikularrak. Eskaera onartu egin du epaileak.


Elkartasuna adierazi diote Sara Majarenas eta Izarri Donostian

Estropaden egun nagusian manifestazioa egin dute Sara Majarenas eta Izarri elkartasuna adierazteko, eta justizia gizartearen presioarekin soilik lortu daitekeela esan dute.


2019-09-03 | Irutxuloko Hitza
Sara Majarenasi eta Izarri babesa emateko agerraldia egin dute emakume feminista, ezkertiar eta independentistek

Agerraldia 25 emakumek egin dute, Egiako parkean, astelehenean. Igandean beste justizia eredu bat aldarrikatzeko egingo den manifestazioan parte hartzeko deia ere egin dute.


2019-08-27 | Irutxuloko Hitza
Beste justizia eredu baten aldeko manifestazioa egingo dute irailaren 8an

Kontxako Banderaren bigarren igandean egingo den manifestaziorako deia egin du Sara Izarrekin plataformak. “Bizi nahi dut” lelopean abiatuko dira Bulebarretik, irailaren 8an, 13:30ean.


Eguneraketa berriak daude