Beste justizia eredu baten aldeko manifestazioa egingo dute irailaren 8an

  • Kontxako Banderaren bigarren igandean egingo den manifestaziorako deia egin du Sara Izarrekin plataformak. “Bizi nahi dut” lelopean abiatuko dira Bulebarretik, irailaren 8an, 13:30ean.

Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko abuztuaren 27an - 08:36
Sara Majarenas eta alabaren aldeko elkarretaratze jendetsua, otsailean, alaba hiltzen saiatu zen gizona aske gelditu ostean. (Argazkia: Irati Salsamendi)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Joan den ekainean epaileak erabaki zuen Sara Majarenasen eta haren alabaren erasotzaileak libre jarraituko zuela. Majarenasek “salbuespenezko” egoera bat bizi duela salatu zuten orduan. Majarenasen eta bere alabaren aldeko babes ekimena izango da datorren asteko manifestazioa eta “justizia patriarkalak” emakumeak bakarrik uzten dituela salatuko dute.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sara Majarenas kasua
Eguneraketa berriak daude