Euskal preso politiko baten alaba larri dago umearen aitak sastakatu ondoren

  • Sara Majarenas euskal preso politikoaren alaba bi aldiz sastakatu zuen bizkarrean umearen aitak, preso sozial ohia. Bi urteko umea operatua izan da eta larri dago zainketa intentsiboetako unitatean, Las Provincias egunkariak argitaratu duenez.

Iosu Alberdi Atxurra @atxurraa
2017ko urtarrilaren 16a
(Arg.: Las Provincias)

Umea Espainiako Estatuko hainbat kartzelatan bizi izan da bere amarekin. Orain, Picassenteko kartzelan bizi dira biak, baina asteburuak bere aitarekin igarotzen zituen. Igande goizean, gizonak bi labankada eman zizkion eta ondoren polizia-etxean aurkeztu zen, Benifaión duen etxean ustez alaba hil zuela aitortuz. Agenteen arabera gizona lasai agertu zen.

Udaltzaingoa eta Guardia Zibila gizonaren etxera hurbildu ziren anbulantziarekin batera. Agenteek blindaturiko atean zulo bat egitea lortu zuten eta umea odolez beteta aurkitu zuten barruan, baina kontziente. Anbulantzian Valentziako la Fe ospitalera eraman zuten. Medikuen arabera, labankadetako batek birika zulatu zion umeari. Majarenasen alaba bi aldiz operatu behar izan dute eta zainketa intentsiboetako unitatean dago.


Euskal preso politikoak kanaletik interesatuko zaizu...
2017-10-13 | ARGIA
Ibon Iparragirreren bizitza kinka larrian dagoela salatu dute

Preso ondarrutarrari egin dizkioten azken analisietan 20 defentsa baino ez dituela, eta beraz, hilzorian dagoela salatu du Iparra Galdu Baik plataformak. Presoak beste pneumonia bat harrapatuz gero hil egingo dela esan du forenseak, Lea Artibaiko Hitzak zabaldu duenez.


2017-10-09 | Miren Osa Galdona
Abenduaren 9an presoen eskubideen alde Parisera joateko deia egin dute bakegileek

“Euskal presoen Luhuso” izatea nahi dute antolatzaileek Pariseko manifestazioa. Euskal presoentzako eta senideentzako “salbuespen egoera bukatzea” izango da Parisera eramango duten mezu nagusia: euskal presoen hurbiltzea, gaixo direnak askatzea, eta baldintzapeko askatasunak eta zigor moldaketak onartzea eskatuko diote Frantziako Gobernuari.


2017-09-29 | Hala Bedi
"Presoen alde edo egia bakarraren aurka egiten dugunon kontrako herra berezia dute"

Alfredo Remirez amurrioarrari urtebeteko kartzela-zigorra ezarri diote 2005ean euskal preso baten kartoizko panpin bat ateratzeagatik. Sare sozialetan @erreharria izenez ezaguna, zigor horrek eragindako sentimenduez eta adierazpen askatasunaz hitz egin digu Alfredok Araba Hizpide magazinean.

 


2017-09-28 | Xalba Ramirez
Iratxe Sorzabal euskal presoaren tortura salaketak ikertu arte ez du euroagindua onartuko Frantziak

Frantziako Estatuak Istanbulgo Protokoloa aplikatuko dio Iratxe Sorzabal euskal presoari, 2001ean torturatu ote zuten jakiteko. Lehen aldia da Frantziako Estatuak euskal preso baten tortura salaketak ikertzeko eskatzen duela.


2017-09-27 | Euskal Irratiak
Luhuson, 12 oren bakearen aldeko ekimena

Larunbatean Luhuson, 12 oren bakearen deitu duten eguna izanen da. Antolatzaileetan den Paxkal Irigoien kulturgilea eta Mixel Berhokoirigoin “bakegilea” gurekin dira astearte goizean.


2017-09-19 | Xalba Ramirez
Garcia Justo euskal presoaren bikotekideak izandako istripua salatzeko protestak egiten ari da Etxerat

Dispertsio politikak zortzigarren istripua eragin duela salatu du Etxeratek. Asier Garcia Justo euskal presoaren bikotekideak irailaren 16an Badajozeko espetxera bidean zela izan zuen istripua. Elkarretaratzeetara deitu dute Hegoaldeko lau hiriburuetan.


2017-09-13 | ARGIA
Irailaren 16an egingo dute LKRTSN Eguna Arrasaten

Preso, errefuxiatu eta iheslariekin Elkartasun Egunaren hamabigarren edizioa egingo dute irailaren 16an Arrasaten. Ume jolasak, bazkaria, manifestazioa eta musika asko izango dira. Irailaren 9an izan zen atarikoa, gaztetxean emandako kontzertuarekin.


2017-09-07 | Xalba Ramirez
Sarek aurrera begira lan egiteko dokumentua aurkeztu du

Sarek 0km kanpaina nola garatuko duen azaltzen du aurkeztu duten dokumentuak. Jada hasita dagoen kanpaina hau urtarrilaren 13an Bilbon egingo den manifestazioarekin bukatuko da.


2017-09-05 | Ahotsa.info
"Terrorismoa goratzeagatik" 24 lagun deitu ditu deklaratzera Guardia Zibilak

Guardia Zibilak, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, "terrorismoa goratzeagatik" Barañaingo bederatzi lagun eta Garesko beste hamabost deitu ditu deklaratzera. Zitazioetan aipatzen da ustezko delitu horiek herri horietako jaietan eman zirela. Egun horietan, euskal preso politikoen eskubideen aldeko ekimenak izan ziren. Barañaingo Udaletxera ere joan dira txosnen inguruko informazioa eskatzera.


Izar Donostian eskolatzeko eskatu dute ehunka lagunek

Intxaurrondoko ikastolan matrikulatu dute Sara Majarenasen alaba eta hilaren 7an hasiko da ikasturte berria, baina bai Sara Majarenasek bai Izarrek Alcobendasen (Madril) jarraitzen dute, harrera-zentroan. “Izar ikastolara” ozen aldarrikatu dute ehunka lagunek Donostian.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude