Milaka pertsonak eskatu dute Sara Majarenas eta Izarren askatasuna

  • Sara Majarenasek bigarren gradua eskuratuko duela jakin ostean, 5.000 pertsona baino gehiago batu dira Donostian, ama-alaben askatasuna eta etxeratzea eskatzeko. Majarenasen abokatuak ziurtatu du lanean jarraituko dutela hirugarren gradua lortu arte.

Manifestazioa Donostian (Arg.: Izarrekin Sara etxera plafatorma)

2017ko martxoaren 3an - 09:33
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Mobilizazioa Bulevarrean hasi da. Jai giroan ibili da Donostiako kaleetan zehar, izar formadun puxikak zeramatzaten haurrek gidatuta. Epaitegien aurrean amaitu da. Han, Majarenasen aitak alabak idatzitako gutuna irakurri du. Sara Izarrekin Etxera plataformak eskerrak eman ditu jendeak eskainitako babesarengatik, eta lanean jarraitzeko deia egin du: “Madrilen egoteak Izar familia girotik urruntzen du eta zaintza zentroan ez da aske izango”.

Majarenasen abokatu Onintza Ostolazak bere poztasuna adierazi du lortutako urratsarengatik. Lana, ordea, ez da hemen amaitzen. Helmuga hirugarren gradua da, euskal preso donostiarrak horretarako baldintzak betetzen dituelako.

Ostegunean bete zituen hiru urte Izarrek. Espainiako legeriaren arabera, une horretatik aurrera seme-alabak ezin dira kartzelan egon. Ostegunean Espainiako Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiak bigarren gradua eman zion, 100.2 artikuluaren “malgutasun printzipioa” jarraituz. Sara eta Izar Piocasseteko espetxetik atera eta Madrilgo zentro berezi batera eramango dituzte.  

Manifestazioaren laburpen bideoa:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sara Majarenas kasua
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!