Santurtziko eta Mutrikuko indarkeria matxista kasuak salatzeko kazeroladak deitu dituzte

  • Eraso matxistak gertatu dira Santurtzin eta Mutrikun. Herri horietako talde feministek kazeroladak deitu dituzte astearte iluntzean.


2020ko apirilaren 7an - 18:21
(Argazkia: Pablo Ibañez / AraInfo)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Konfinamenduak ez du indarkeria matxista eten, mugimendu feministak hasieratik ohartarazi bezala. Astea hastearekin batera, bi eraso berri ezagutu dira, bata Santurtzin (Bizkaia) eta bestea Mutrikun (Gipuzkoa).

Astelehenean jakin zen goizaldean emakume batek erasoa pairatu zuela Santurtzin, bere bikotekide ohiaren partetik. Antza denez, bikotekide izandakoa etxebizitza berean ari zen gauzatzen itxialdia, seme-alaben zaintza partekatzeko.

Erasoaren berri izan ostean, Ertzaintza bertaratu egin zen eta 37 urteko gizonezkoa atxilo eraman zuten.

Mutrikun ere jazo da erasorik, emakume bat baino gehiagoren aurka gainera. EMA Mutrikuko talde feministak jakitera eman duenez, erasoak denbora eta modu jarraituan egindakoak dira, "tartean sare sozialetako ziberakosoak" daude.

Kazeroladak protesta gisa

Erasoen aurrean gaitzespena agertzeko, asteartean kazeroladak deitu dituzte bi herrietako talde feministek.

Santurtzin Marimatraka Talde Feministak eta Erraiak Gazte Feministak deitu dute protesta. Herritarrei dei egin die etxeko leiho eta balkoietatik kazeroladan parte hartzera, 19:00etan.

Mutrikuko EMA Talde Feministak ere kazerolada deitu du protesta moduan, 21:00etan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!