Ostegunean 2016ko Sanferminetan taldean egindako bortxaketaren epaia jakinaraziko dute

  • Nafarroako Auzitegiak jakinarazi du ostegunean egingo dutela publiko 2016ko sanfermin jaietan, Iruñean, bost gizonen artean bortxatu zuten emakumearen kasuko epaia.


2018ko apirilaren 23an - 12:06
Milaka lagun bildu ziren udaletxearen aurrean sexu erasoa salatzeko.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Sevillako bost gazte epaitu dira bertan eta madrildar neska bat bortxatzea leporatzen zaie. Bost gazteak espetxean dira 2016ko uztailetik eta epaileek hainbatetan ukatu dute haien behin-behineko askatasuna. Fiskaltzak 22 urteko espetxe zigorra eskatzen du haietako bakoitzarentzat eta guztien artean 100.000 euro ordaintzea biktimari kalteordain gisa.

Honela dio Nafarroako Auzitegiaren prentsa bulegoak Twitterren jarritako mezuak:

"Ostegunean, hilak 26, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Saileko presidenteak 2016ko Sanferminetan ustez gertatu zen talde-bortxaketaren epaia irakurriko du 13:00etan".

22 urteko espetxe zigor eskaera akusatu bakoitzarentzat

Hiru delitu leporatzen dizkiete bost akusatuei: eraso sexual iraunkorrarengatik 18 urteko espetxe zigorra eskatzen du fiskalak euretako bakoitzarentzako; ezin izango dira gerturatu emakumearengana 500 metro baino gehiago; biktimarekin ezin izanen dira komunikatu 20 urtean eta espetxe zigorra bete ondoren 10 urteko zaintzapeko askatasuna izanen dute. Intimitatearen aurkako delituarengatik gainera, 2 urte eta 10 hilabeteko espetxe zigorrak eskatzen dituzte eta 5.409 euroko isuna ezartzen diete horregatik. Lapurreta egiteagatik beste bi urteko espetxe zigorra ere eskatzen die fiskalak. Biktimari egindako min moralarengatik 100.000 euroko kalte ordaina ordaintzera behartuko ditu eta Nafarroako Osasunbideari 1.531,37 eurokoa.

Akusatuen defentsak dagoeneko iragarri du bere bezeroek errugabe joko dituztela euren buruak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!