Rikardo Arregi fikziora eraman duen film laburra estreinatuko dute azaroaren 27an Andoainen

  • Zutik film laburrak Rikardo Arregi kazetari, idazle, pentsalari eta ekintzailearen figura berreskuratuko du fikzioaren bidez. Ainara Mendiola errenteriarrak zuzendu du lana eta 19:00etan emango dute Andoaingo Bastero kulturunean. Sarrera doan izango da.


2019ko azaroaren 25an - 14:02
Rikardo Arregiri buruzko filmaren errodajeko momentu bat (argazkia: Zutik filma).

1965etik 1969an trafiko istripu batean hil arte Rikardo Arregik egindako ibilbidea du ardatz Zutik filmak. Frankismo gordina izan arren, berpizkunde baten hasiera ere izan zen garai hura euskal kulturarentzat eta Arregi buru-belarri murgildu zen: Zeruko Argia-n eta Jakin-en artikuluak idazten, saiakerak, mota askotako bilerak eta proiektuak… Filmak islatuko ditu Arregiren pentsamenduan eragina izan zuten hainbat egoera, baina baita haren alde intimoagoa ere, logelako bakardadean islatuko dena.

Eta, besteak beste, lehenbiziko aldiz fikzionatuko du Arregiren ibilbideko une gogoangarrienetako bat, Usurbilen Udarregi bertsolariaren omenaldia zela-eta antolatutako ekitaldian eman zuen hitzaldia –Aiurri aldizkariak sarean jarri zuen 2011. urtean hitzaldi osoaren audioa–, zeinean ohartarazi zuen euskara hiltzeko zorian zegoela, baita egoera hori aldatzeko gure gizartea egunero euskaraz aritzea zela irtenbidea: "Argi eta garbi, eman diezaiogun aurpegi gure egoerari eta gure errealitateari", adierazi zuen, "borondate onez ez da salbatuko euskara, euskara salbatuko da Euskal Herriko zineak, Euskal Herriko legeak, Euskal Herriko gizartea, euskaldunon eskuetan egongo den orduan. Gainontzekoak, gezurrezkoak dira".

Maluta filmsek ekoiztutako lan honen protagonista Mikel Arregi andoaindarra izango da, Rikardo Arregiren iloba. Filma zuzendu duen Ainara Mendiolak ere, gertutik ezagutzen du euskal prentsa, EHUn Gizarte eta Komunikazio Zientzietan lizentziatu ondoren Euskaldunon Egunkaria-n eta Berria-n kazetari lanetan aritu baitzen. Zutik izango da bere bigarren ikus-entzunezko lana. Aurretik, Menchu Gal artista irundarrari buruzko dokumentala zuzendu zuen 2013an.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinema
2024-05-12 | Reyes Ilintxeta
Patricia López Arnaiz. Hamaika bizitza bakar batean
"Amorrua, hira eta mendeku nahia emakume baten motorrak ere izan daitezke"

Nina iragarritako señorizidio baten kronika da –Irantzu Varelaren terminoa erabiliz–. Pantaila handira orain iritsiko den filmak kontatzen du nola 30 urteren ondoren emakume zauritu bat herrira itzultzen den eskopeta batekin, etengabeko hileko moduko batek... [+]


2024-05-07 | Hala Bedi
Gaza eta Zulueta, Gasteizko Orbain kultur elkartearen maiatzeko dokumental zikloan

 Maiatzaren 7an hasiko da zikloa, Gazaren inguruko hiru dokumental laburrekin.


Josu Martinez: “Interesgarriena Mirande gozatzea da, berarekin ados egon behar izan gabe”

Ostegun arratsalde honetan Mirande, film bat egiteko zirriborroa dokumentala ikusgai izango dute Ziburun, Baltsan elkartean 18:30etan. Josu Martinez zuzendaria ere bertan izango da solaserako. Ziburuko Azokaldiaren egitarauaren barnean, aurten lehenbiziz kultur ekitaldiak egingo... [+]


2024-04-28 | Julen Azpitarte
Gangster maritxuen banda

“Gay azpitestuak beti hobetzen du film bat”
Quentin Tarantino

Juan Dos Ramos idazle eta Alex Tarazón ilustratzaile valentziarrek Gangsters Maricas: Extravagancia y Furia en el cine negro (Gangster maritxuak: nabarmenkeria eta indarkeria zine beltzean)... [+]


Laburbira hasiko da ostiralean: euskarazko zortzi film labur, 35 herritan

Apirilaren 12an egingo dute XXI. edizioaren estreinako emanaldia, Bergaran. Maiatzaren 12ra bitartean, 35 herri bisitatuko ditu euskarazko film laburren ekimenak. Berrikuntza gisara, ikusleek film labur onena hautatzeko aukera izango dute.


Eguneraketa berriak daude