Realak zazpi milioi euro zor dizkie Anoeta berritzen ari diren langileei, ELAren arabera

  • ELA sindikatuak irregulartasunengatik salatutako enpresak 22 dira eta Lan Ikuskaritzak lege urraketa gehiago berretsi ditu. Estadioa langileen bizkar ari direla birmoldatzen dio ELAk eta horretan Donostiako Udalak eta klubak "ardura zuzena" dutela.


2019ko azaroaren 15ean - 10:40
Obra publikoetako prekarietatea salatzeko Anoeta giza-kate batekin inguratu zuen ELAk 2018an.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gipuzkoako Batzar Nagusietara datuak eskuan azaldu da Igor San Jose ELAko eraikuntza arduraduna, ostegunean egindako batzarrean. Bere esanetan, 2018an egindako kalkuluen arabera 4,5 milioi euro zor dizkiete azpikontratek langileei, baina abendurako Realak bere proiektuarekin sorturiko zorra zazpi milioi eurokoa izan litekeela uste dute.

Soldata irrigarriak, kobratu gabeko aparteko orduak edo Gizarte Segurantzari iruzurra. Lan baldintza prekarioen bidez lortu dute Anoeta berritzeko proiektua merketzea, ELAren ustez. 70 milioi euro balio behar lukeena 50 milioi euroko aurrekontuarekin ari dira egiten, LARRUN honetan kontatu genuen bezala.

Sindikatuak makina bat bider salatu ditu egoera eta iruzur horiek eta Eusko Jaurlaritzako Lan sailak berak baieztatu izan ditu, salaketak fiskaltzaren esku utziz. Hiru enpresa obretatik kanpo geratu ziren horren ondorioz eta oraingoz 250.000 euroko isunak jarri dizkiete lanean segitzen duten azpikontratei, dozenaka langile dokumentazioa faltsututa ari zirelako.

San Josek Batzar Nagusietan jakinarazi duenez (ikus agerraldiaren bideoa), Lan Ikuskaritza irregulartasun gehiago ikertzen eta berresten ari da, baina egoera horren aurrean “Realak eta Donostiako Udalak beste alde batera begiratzen jarraitzen dute”, azaldu du sindikalistak.

"Zer egingo dut? Hipoteka eta familia dauzkat"

Batzar Nagusietako bilkuran ez ohiko gonbidatu baten testigantza entzun behar izan dute politikariek oraingoan. ELAko ordezkariarekin batera joan baita John Fredy Gutierrez, Anoetako obretako langilea.

John Fredy Gutierrezek Anoetako estadioko obrekin bizitako egoera latzak kontatu zizkien batzarkideei, argi eta garbi.

"Vilariñok kontratatu ninduen. Bilbon bizi naiz eta migratzaile guztiak bezala toki askotan mugitzen naizenez, egun batean deitu zidaten beharrean ari nintzen jakiteko. Hala zen, baina autonomo batentzako autonomo bezala, orain jakin dut horri 'autonomo faltsua' izatea deitzen zaiola. (...)

San Mamesen lan egitea eskaini zidaten, eskaintza ona iruditu zitzaidan: Bilbon lana, kotizatu egingo nuen... Baina eguna iritsita enkargatuak esan zidan Anoetara gindoazela. Ez duzu inoiz letra txikia irakurtzen, egiaz, kontratua Anoetara iritsi eta bi egunera egin zidaten (...).

"Ordua 6,5 euro kobratzen nuen  eta enkargatu jarrita euro bat gehiago kobratuko nuela esan zidaten. Horretarako furgonetan eraman behar nituen lankideak. Zer egin? Familia daukat, hipoteka ere bai"

Lanean hasi nintzen pentsatuz Bilboko hitzarmenarekin ariko nintzela, baina lehen nomima iritsitakoan konturatu nintzen ez zela agindu zidatena, eta gainera ez nengoen Bilbon... 'Zu lasai, laster eramango zaitugu' esaten zidaten. 6,5 euro kobratzen nuen ordua eta enkargatu jarrita euro bat gehiago kobratuko nuela esan zidaten. Horretarako furgonetan eraman eta hartu behar nituen lankideak. Zer egin? Familia daukat, hipoteka ere bai...(...)

Azkenean sindikatuan salatu genuen gaia. Behin 20:15ean lanetik atera ginenean inspektorea aurkitu genuen. Lehen galdera: 'Zenbat ordu sartzen duzu?'. Esan nion ea nola nahi zuen galdera horri erantzutea, ikusteko egun horretan zer ordutan sartu nintzen eta noiz atera (...)

"Jende guztiak bezala emigratu egin nuen eta hori da emigratzeak duena, baina ni bat gehiago naiz orain"

Langileen zesio ilegala egin zuten gurekin. Igorri eskerrak eman nahi dizkiot, zuen aurrean, lehen aldiz lan bat dudalako baldintza duinetan. Nire herrialdera joan ahal izan dut –bost urte eraman ditut joan gabe– eta ordaindutako oporrak izan ditut.(...)

Horraino hitz egingo dut, zeren eta kontatzen hasten banaiz hemen bizi izan dudan guztia... Hala ere beste bat bezala sentitzen naiz. Espainian hemeretzi urte egingo ditut jadanik, bost urtera dokumentazioa lortu nuen; jende guztiak bezala emigratu egin nuen eta hori da emigratzeak duena, baina ni bat gehiago naiz orain. Orain zuen txanda da hori baloratzea".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
2025-08-28 | LAB sindikatua
38 urteko garraiolari bat hil da Erriberrin

LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Bi langile hil dira lan istripuetan pasa den astean

Abuztuaren 13an, 54 urteko Nafarroako garraiolari bat hil zen Bartzelonan deskarga lanak egiten zituen bitartean. Hurrengo egunean, Errenteriako Merkaoiartzunen 58 urteko langilea hil zen istripu ez-traumatiko baten ondorioz.


2025-07-03 | Leire Artola Arin
Marbellako zerbitzari baten egunerokoa: prekaritatea, gehiegikeria eta turismoaren mendekotasuna

Udako opor hauetan ez dira gutxi izango Andaluziako eguzki eta ur epel bila doazen euskal herritarrak. Kontrako bidea egin zuen Ana Geranios (San Pedro Alcántara, Andaluzia, Espainia, 1988) kazetari eta idazleak martxo amaieran, Euskal Herrira etorri baitzen Costa del... [+]


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


Lan heriotzak salatzeko Jaurlaritzaren Bilboko ordezkaritza blokeatu du LABek

Aurreko astean lan istripuen ondorioz sei behargin hil zirela salatzeko, 60 bat lagunek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzako sarrera blokeatu dute. Ertzaintzak bertan zeuden pertsonak identifikatu ditu. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, dagoeneko 26 dira aurten... [+]


Atxondon hildako langilea "diru-gosearen" biktima izan dela salatu du AHT Gelditu!-k

AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]


2025-05-29 | ARGIA
Asteko laugarren langile hila, Bilbon, teilatutik erorita

Ostegun goizean hil da langilea, Bilboko José María Ugarteburu kalean. Astelehenean bi langile hil ziren, Andosillan (Nafarroa) eta Atxondon (Bizkaia), eta asteartean beste bat Amurrion (Araba).


Lan heriotzak ez normalizatzeko deia zabaldu du Aiaraldeko Greba Batzordeak

Dozenaka lagun elkartu dira gaur arratsaldean Aiaraldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) Tubos Reunidoseko lan heriotza salatzeko deitutako mobilizazioan. Laneko heriotzen "odolustea" salatu eta egoera ez normalizatzeko deia luzatu dute.


Eragozpenak errepidean

Pasa den asteko berria dugu: Irunen 67 urteko garraiolari bat hil zen, kamioia kargatzen ari zela. Errepidean izan balitz, “eragozpenak errepidean” entzungo genuke; ondoren, baxu antzean, “kamioilari bat hil da istripuan”. Gipuzkoa aldean trena hartzea... [+]


Inko Iriarte (LAB): "Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz"

"Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz", salatu du LAB sindikatuko lan osasunerako Nafarroako arduradun Inko Iriartek. Atzo izan zen azken lan heriotza. Andosillako lantoki batean karga gainera erorita zendu zen 49 urteko errioxarra. Hamaika egunean... [+]


2025-05-27 | ARGIA
Azpikontratatutako langile bat hil da Amurrion teilatutik behera erorita

Tubos Reunidos enpresan ari zen lanean eta teilatutik behera erorita hil da, sindikatuek jakinarazi dutenez. azken honekin 22 dira 2025ean hil diren langileak.


2025-05-27 | ARGIA
50 urteko behargin bat hil da Andosillan, zama gainera erorita

Foruzaingoaren esanetan, ezbeharra gertatu den lekuan bertan hil da 50 urteko langilea. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, urte honetan dagoeneko 21 langile hil dira beharrean ari zirela.


Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.