49 urteko behargin bat hil da Abartzuzan, kamioi batek harrapatuta

  • Elikagai enpresa baten aldamenean gertatu da lan istripua, astelehen goizean. Dagoeneko, 2024 urte osoan baino langile gehiago hil dira 2025 honetan.


2025eko azaroaren 24an - 11:16
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Abartzuzako (Nafarroa) elikagai enpresa baten inguruetan, landa-bide batean, kamioi batek 49 urteko langilea harrapatu du astelehen goizean. Nafarroako Foruzaingoak jakitera eman duenez, goizeko 8:30ean jaso dute larrialdi-deia, eta osasun-zerbitzuek ezin izan dute ezertxo ere egin.

LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, Nafarroan urte honetan hil den 22. langilea. Aurten, Euskal Herrian, 65 behargin zendu dira beharrean ari zirela. Iaz, urte osoan, 64 izan ziren.


Lan istripuak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Rojavan da euskal delegazio sozial bat eta ARGIA bertan da
Jarraitu webgune honetan nondik norakoak.
Kurdistango gatazka isilaraziaz bertatik bertara informatuko dugu egunotan, Lander Arbelaitz kazetariaren bitartez.