Urtea pasa da Valentzian denborale batek inguruak txikitu eta berrehun hildakotik gora utzi zituenetik. Baina urtebete ondoren, kalte larriak jasan zituzten herrietako auzo txiroetan jarraitzen dute berdinetan. Aldiz, merkatalguneak aspaldi ireki zituzten eta enpresa handiei diru-uholdea iritsi zaie. Deitu krisi ekonomiko, deitu Covid, deitu dana, hondamendien ondorena ere klase kontua baita.