Protokolotik harago jo behar izan du Judimendi ikastetxeak, "kutsatze kopuru askoz larriagoa" saihesteko

  • “Protokoloaren hutsegiteen” aurrean, Gasteizko Judimendi eskola publikoak bere kabuz erabaki zuen dituen hamabi ikasgeletatik erdia prebentiboki etxera bidaltzea, Osakidetzatik esaten zietelako “ikasgelek ez zutela kontaktuen jarraipenik behar, ikasgela bakoitzean konfirmaturiko bi eta hiru kasu positibo zeuden arren”. Askoz larriagoa izan zitekeen egoera saihestu dutela dio ikastetxeak; azken astean gutxienez 22 positibo konfirmatu dira eta azkenean zentroa itxi dute. EAEn guztiz itxita dagoen zentro bakarra da uneotan.


2021eko otsailaren 04an - 12:50

“Ezin dugu eskola itxi Osakidetzak ez duelako bere lana ongi egiten”

“Lehenengo kasuak azkar eta egoki aztertu ez zirelako”, azkenerako egoerak gain hartu diela salatu du Judimendiko Irakasleen Klaustroak: “Kutsatzeak gora egiten ikusten genituen egunez egun eta babesgabe sentitu gara, egoerari aurre egiteko horma askorekin. Azkenean, baheketa masiboa eskatu dugu zentroko guztientzat, egoeraren larria ikusita. Ezin dugu eskola itxi Osakidetzak ez duelako bere lana ongi egiten”.

Kritikatu dute protokoloa urritik ez dagoela eguneratuta eta bere eraginkortasunari buruz ez zaiela ikastetxeei iritzirik eskatu. Euren kasuan, konfinamendu prebentiborik ez egitea protokoloaren hutsegitea dela diote, jarraipenik egin gabeko kontaktu zuzenen bidez kutsatuak egon zitezkeelako ikasgeletan.

Komunikazio falta

Komunikazioa ez da ona, ohartarazi dute: “Ez dago telefono kontaktu zuzenik Osakidetzarekin azkar komunikatu ahal izateko eta kasuen eguneraketa egiteko”. Osakidetzaren eta zentroaren arteko komunikazioa ez dela arina salatu dute. “Are gehiago, zentroari ez zaio informatzen kontaktu zuzenek emandako emaitzaren inguruan”.

Horrez gain, “ez dago formakuntzarik ez aholkularitzarik ikastetxeko COVID koordinatzaileentzat”.

Judimendik Haur eta Lehen Hezkuntzako 180 ikasle inguru hartzen ditu eta ikastetxearen beraren ezaugarriek ez dute erraztu egoera: kide ugariko familia asko dago, ikastetxean seme-alaba bat baino gehiago dituztenak, eta sarri komunikatzeko zailtasunak dituzte (besteak beste, bitarteko teknologikorik ez duten familia ugari daudelako).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude