Teresa Giral doktore albaitaria Kubako aditu nagusietakoa da erleen propoliak gizakien eta abereen osasuna artatzeko dauzkan ahalmenetan eta erleen produktu hori medikuntza sistemak eskatzen dituen bermeekin ekoizteko prozesuetan. Gipuzkoan eta Lapurdin emango ditu ikastaldiak egunotan.
Kuban erleen erremedioak, eta nagusiki eztiz eta propoliz egindakoak, osasun sistema publikoan sartuta daudelarik, Teresa Giral erreferentzia nagusietakoa izana da produktuok medikuntzan erabiltzeko La Habanako Gobernuak antolatutako erakundeetan. ARGIAk 2006an plazaratutako Julio Cesar Diaz mediku apiterapeuta "Erlea gure sendagile" liburuak jatorrizko bertsio gaztelaniazkoan propoliari buruzko atal berezia idatzita dauka Giralek. Euskal Herrira etorria da hamar egunerako GEE Gipuzkoako Erlezainen Elkarteak, EHKolektiboak eta BLE Biharko Lurraren Elkarteak gonbidaturik.
Ostegunean, otsailak 25, egun osoko ikastaldia eskainiko du GEEk Zaldibian duen egoitzan, bereziki erlezainei zuzendua. Goizeko 10:00etatik 13:30era azalduko ditu propoli gordina erlauntzetik atera eta produktu bihurtu arteko ekoizpen prozesuaren xehetasunak. Bazkalostean, 15:30etik 17:30era, propoliaren propietateak eta osasungintzan dituen erabilerak zehaztuko ditu.
Igandean, hilak 28, goizeko 10:00etatik 12:00etara Tolosan mintzatuko da Giral doktorea Topic zentroan, oraingoan aldean izango dituela beste bi hizlari: Ricardo Arriola mediku eta apiterapeuta, eta Silbana Huegun dietista (ikusi egitaraua osorik).
Martxoaren 1ean Hazparneko Elgar zentroan hitz egingo du Teresa Giralek ilunabarreko 20:30ean; antolatzaileek aurreratu dute euskaraz eta frantsez itzulita entzun ahal izango dela.
Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]
Bertigo baten ostean, etengabeko txistu bat entzuten hasi zen Jexux Mari Irazu Muñoa (Larraul, Gipuzkoa, 1972) bertsolaria, bertso-eskolako irakaslea eta gai-jartzailea. Tinnitus edo akufeno deitzen zaie Irazuk entzuten dituen zaratei. Horrek egunerokoan daukan inpaktuaz... [+]
Nafarroako Osasun Departamentuak iragarri du ospitaleko solairu gehienak klimatizatuko dituztela 2026 amaierarako. ARGIAk elkarrizketaturiko bi erizain laguntzaileek nabarmendu dute premiazkoa dela banako gelak, komun irisgarriak eta aire girotua izatea.
Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.
Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.
25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude.
The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.
Sendabelarra oliotan beratzeaz ariko gara baina ukendurik egin gabe. Bai, arraroa dirudi baina sendabelar freskoak oliotan beratu, iragazi eta erle argizaria ipinita ukendua egiten ikasi duenari olioarekin beste era batera lan egitea badagoela esan nahi nioke. Oleato edo olio... [+]
GIBarekiko esposizio aurreko profilaxia da Prep botika. Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariaren arabera, farmazietan eskuratzeak itxaron-zerrendak gutxitu ditzake. Alabaina, arriskuez ere ohartarazi du.
Bihotzak eztanda egin arte biziko da Aloña Erauskin (Berrobi, 1999), beste guztiok bezala. Besteon aldean, ordea, presente dauka aukera hori.
Kargua hartu eta urtebetera, Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak lantaldean aldaketa batzuk egin dituela iragarri du, "etorkizuneko osasun sistema publikoaren eraldaketari" ekiteko: besteak beste, Gontzal Tamayo Medel sailburuorde berria... [+]
Euskal dantzak, pilates, bilobekin egon, gurutzegramak egin eta beste zaletasun asko ditu Grego Idiakez Kortak (Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa, 1950). 62 urterekin iktus bat izan zuen, eta ordutik, ezin ditu nahi beste gauza egin. Iktusaren ondorioz, begi baten ikusmena galdu du, eta... [+]