Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.
Bi egun besterik ez dira geratzen Marijaia ikusteko, eta Bilboko Areatzan txosnak muntatzeko azken lanak egiten ari dira. Piztiak konpartsa auzolanean muntatzen aritu da Iker Boveda Martin. Azken urteetan gauez atera izan da, baina aurten ez du argi zer eginen duen. Oihan Iriarte Eletxigerrak ez dauka Aste Nagusian egoteko ohiturarik, eta urruntzea nahiago izaten du. Autistak dira biak, eta nabarmendu dute jai ereduak eragin “handia” duela euren erabakietan.
Gutxitan ateratzen da parrandan Iriarte, baina jende gutxiago eta musika baxuago dagoen lekuetan “gustura” egoten da eta “ondo” pasatzen du: “Hori espazio itxi batean kontrolatzea errazagoa da, baina kalean diren jaietan ez”. Gainera, esan du Aste Nagusia urtez urte “handitzen” ari dela: “Iruditzen zait Bilbo turistentzako parke tematiko bihurtzen ari dela”. Horrekin batera, BBK-ren jarrera kritikatu du, ekainaren 28an, LGTBIAQ+ Harrotasunaren Nazioarteko egunean, antolatutako kontzertuengatik: “Espektakulua eta turistak lehenestea da hori. Horregatik ez ninduke harrituko Aste Nagusiarekin gauza bera gertatzea”.
Jendetzak ere eragiten dio Bovedari. Azken urteetan parrandan atera den arren, zenbait momentuetan “deseroso” sentitu dela dio: “Ezagutzen ez dudan edo inolako harreman esturik ez dudan jende gehiegi dago. Azkenean aspergarria iruditzen zait ez dudalako sozializatu nahi. Gainera, igual, DJ konkretu bat entzutera noa, baina ezin dut deus ere entzun zarata handia dagoelako eta denak pilatuta gaudelako”. Soinuek ez diote bereziki eragiten, baina bai kontzertu konkretu batera joan nahi izatea, eta espaziorik ez izateak edota denbora luzez ilaran egoteak. Goizeko jardueretan gustura egotea “errazagoa” izan daitekeela uste du, “gidatuagoak” direlako.
Iriarteren kasuan aldiz, jende pilaketak, usain gogorrak eta zarata handia dagoen lekuetan estimulu “pila bat” hautematen dituenez ez dago gustura: “Ezin ditut luzaroan jasan. Orduan, bi aukera ditut: ospa egin edo alde zaharretik urrundu. Noizbait joan izan naiz, baina egia esan, ez da niretzat lekurik erosoena”. Iruditzen zaio pertsona neurotipikoen artean “errazagoa” dela zaratak filtratzea: “Nik ezin ditut interesatzen ez zaizkidan soinuak beste plano batean utzi. Hori dela eta askoz gogaikarriagoa bihurtzen da egoera hori”.
Zenbait neurri lagungarri
Petardoez ere mintzatu da Iriarte, eta nabarmendu du pertsona autista askori eragiteaz aparte, animaliei eta zaratekiko sentsibilitate handia duten beste pertsonei ere eragin dakiokeela: “Espero dituzu, baina ez dakizu zein izaten den momentu zehatza. Ulertzen dut jendeak ospatzeko zarata egitea gustuko izatea, baina erregulatu beharko litzateke”. Kontuan hartu beharreko beste neurri bat musikaren bolumena “jaistea” edo zaratarik gabeko tarte “gehiago” eskaintzea izan beharko litzatekeela uste du. Hala ere, “zaila” iruditzen zaio jai handi bat delako: “Ez dakit zergatik jarri behar duten musika horren altua. Uste dut baxuago jarriz gero, ondo entzungo litzatekeela. Ematen du tinpanoak lehertu egingo direla”. Bovedak gehitu du txosnetan tapoiak banatzea lagungarria izan daitekeela ere: “Horrelako neurriak ez dira soilik neurodibergenteontzat onuragarriak; mundu guztiarentzat dira”.
Maila pertsonalean, Bovedaren kasuan, konfiantzazko pertsonekin egoteak eta plan zehatzea zein izanen den jakiteak lagundu egiten dio: “Kuadrillakoekin nagoenean badakit hitz egiten badugu deseroso bagaude joan egingo garela”. Berriki jakin du autista dela, eta orain arte ez zuen ongi ulertzen zergatik “saturatzen” edo “larritzen” den momentu batzuetan. Poliki-poliki identifikatuz joan da zerk eragiten dioen eta zein behar dituen: “Jende asko larritzen da jendez lepo dagoelako. Niri ere gertatu zait. Azkenean, igual kontzertu batean nago eta ezin dut deus ere entzun jendearengatik. Orduan, etxera noa”.
Irudimentsua eta umoretsua da, eta marraztea bere pasioa da. Oihan Iriarte Eletxigerrak (Bilbo, 2001) Autismoa eta biok (Txalaparta, 2025) liburu ilustratua sortu du autismoa ikusarazteko. Bere bizipenetatik abiatutako liburua da. Arte figuratiboaz baliatu da batez ere:... [+]
Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.
Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura... [+]
Artea eta zientzia elkarrengandik oso urrun egon daitezkeela dirudien arren, biak gustuko ditu Maider Mimi (Maider Triviño) zientzialari eta artistak (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1997). Ikerkuntzan, antzerkian, musikan, bakarrizketetan, poesian eta beste gauza askotan dabil... [+]
Erritmo eta doinu alaiak entzun ditugu pasilloaren bukaeran. Musikari jarraika egongelara iritsi gara, baina mahaiak ertz batera apartatuta daude, dantza-gela da gaurkoan. Hainbat pertsona dantzan dabiltza: aurrera eta atzera, ezker, eskuin, galletak jaten eta hegazkinean... [+]
Neuropsikologo bati esker jakin zuen Jokin Pedreñok autista dela; bide pribatua hartu zuen traben eta estigmatizazioaren beldur zelako.
“Ezberdina denari eskatzen zaio aldatzea eta moldatzea, baina beharrezkoa da jakitea zein punturaino dauden prest bi aldeak elkar errespetatzeko”. Elkar ulertzea bi norabideko kontua delako, autistak nola gizarteratu azaldu ordez, gizarteari zer eskatzen dioten... [+]
Gaur, apirilak 2, Autismoaren Nazioarteko Eguna da, baina, zer da autismoa? "Gauza miresgarriak gertatzen dira" deitzen den bideo honek sinple bezain argi azaltzen du zer den autismoa eta hemen duzue euskarara itzulita.
Konfinamendua hasi denetik, autismoa edo TDAH duten haurren zenbait gurasoren salaketak zabaldu dira sare sozial eta hedabideetan. Tratu iraingarrien iturria: etxetik kalera begira direnak, antza, ez baitute ulertzen batzuk zergatik ateratzen diren euren seme-alabekin kalera,... [+]
Autismoa gizarteratzeko asmoz, uztailaren 7an eta 8an ehunka lagunek osatu zuten Marea Urdinak antolatutako Saturraran-Hondarribia itsas zeharkaldia. Horren inguruko dokumentala sareratu du Marea Urdinak; igeri egin zuten lagunei eta urte osoan ekimena sustatu dutenei esker ona... [+]
Isabel Gonzalez eta Manuel Ruiz gara, Bilboko senar-emazte bikote bat. Gure seme Ramonek Asperger sindromea dauka. Autismoa soilik haurren arazo gisa ikusten da maiz, baina haur horiek hazi egiten dira, eta horrekin batera, buruhauste berriak datoz. Gaur egun 40 urte ditu... [+]
“Normaltasun” parametroak betetzen ez dituenaren gaitasunak zalantzan jartzera ohituta dagoen gizarte honetan, lezio ederra eman du Bryan aita-bakarrak: munduari erakutsi nahi izan dio Asperger sindromea duen arren eta zailtasunak zailtasun, gauza dela haurra... [+]
Autismoaren Nazioarteko Eguna da apirilaren 2a. Autismoa duten pertsonei laguntzeko programarik garatuenetakoa dute Gipuzkoan. Hortik oso gertu aldiz, alor honetan berrogei urteko atzerapena dutela kexu dira Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko gurasoak, Frantziako Estatuan... [+]