Praileaitz zaintzeko kontrol plana sortu dute Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Aldundiak


2008ko azaroaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Sasiola harrobiko lanak neurtzeko plana martxan jarriko dutela esan zuen Miren Azkaratek atzo Legebiltzarreko kultur komisioaren aurrean. Kultura sailburuak adierazi zuen Praileaitz koba kaltetzeko arriskua ur korrosioak eta bisitek sortzen dutela eta azterketa hidro-geografikoa egingo dutela horren eragina neurtzeko. Praileaitzen egoeraz kezkaturik dauden elkarteek salatu izan dute ur filtrazioak harrobiaren ustiaketak sortzen dituela. Azkaratek azaldu du Sasiola ustiatzen duen Zeleta enpresak eztandak “nabarmen mugatu” dituela, horiek “margoetan eraginik ez izan arren”. Bestalde, Jaurlaritza prest agertu da, adostasunik izanez gero, 2007an koba babesteko onartutako dekretua aldatzeko; Eusko Legebiltzarrak dekretua hobetzeko eskatu zion onartu eta gutxira.


Eguneraketa berriak daude