Praileaitz babesteko dekretu zirriborroaren berri izan du Arkeologia Ondarearen Aholku Batzordeak


2010ko otsailaren 03an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Praileaitzeko babes eremua 50 metrotik 65 metrora pasatzea proposatzen duen dekretu-proiektuaren berri izan dute Eusko Jaurlaritzako Arkeologia Ondarearen Aholku Batzordeko kide berriek. Batzorde horretan Praileaitzen aldeko dokumentua sinatu zuten hainbat lagun daude bokal gisara, baina Batzordearen iritzia ez da loteslea. Gizarte eragileek eskatzen dute mendiaren magal osoa babestea eta El Diario Vasco egunkariak jakitera eman duenez, Gipuzkoako Diputaziotik aholkatu dute egungo 50 metroko babes eremua bikoiztea. Bestalde, egunkari beraren arabera Eusko Jaurlaritzako arduradunentzat nahikoa da, oraingoz, aztarnategiak duen babesa, zigor espediente batek harrobiko jarduera etetera behartzen baitu hura esplotatzen duen enpresa.


Eguneraketa berriak daude