Praileaitz haitzuloa dagoen magal osoa babesteko eskatu zion atzo, beste behin ere, Eusko Legebiltzarreko Kultura batzordeak Jaurlaritzako Kultura sailari. Horretarako, Jean Clottes adituaren txostena hartu zuen oinarri batzordeak. Clottesek Eusko Jaurlaritzaren enkarguz egin zuen txostena eta magal osoa babestu behar dela dio. Bestalde, harrobiko esplotazioa geldiaraziz gero, hura kudeatzen duen enpresa nola konpentsatu aztertu zuen batzordeak.
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultur sailburu Miren Azkaratek akordiorako duen irrika ekintzetan ager dezan gonbidatu du Espainiako presidente Zapatero. Kultur eremuan berriz, Egunkaria eta Praileaitz aferez nahiz Balenciaga museoaz mintzatu da.