60.000 euroko isuna jarri diote Zeleta enpresari


2008ko abuztuaren 4an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Uraren Euskal Agentziak (Ura) 60.000 euroko isuna jarri dio Sasiolako harrobia ustiatzen ari den Cantera de Zeleta SL enpresari. Praileaizko mendi hegalean Itsasertzetako Legea urratu duela ebatzi du Ura agentziak, eta isun ekonomikoa jartzeaz gain, baimenik gabe ustiatu duen lur eremua zegoen bezala uztera behartu du. Zeleta enpresaren lege urratzea "huts arin" bezala hartu du Ura agentziak, eta Zeletak helegitea aurkez dezake.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Praileaitz
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!