Lubakia Praileaitz babesteko


2010ko martxoaren 1ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak Debako (Gipuzkoa) Praileaitz kobazuloa babesteko dekretu berriaren inguruko azalpenak eman zituen ostiralean Eusko Legebiltzarrean. Sasiolako harrobiko langileek ezingo dute leherketarik egin leizezuloaren sarreratik 65 metro baino gertuago. Gainera, sarreratik 65 eta 130 metro bitartean, leherketarik eginez gero, bi metro zabaleko lubaki bat egin beharko lukete, sakonera eta angelu zehatzekoa, eta sistema mekanikoak erabilita. Jesus Mari Larrazabal EAko legebiltzarkideak lubakiaren gaineko zalantzak plazaratu zituen: "Esaten dutenez, nahiz eta lubakia egon eta orientazioa ona izan, leherketa egiteko, dardarak hala ere pasa litezke lur azpitik, eta afektatu kobazuloa".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Praileaitz
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!