Praileaitzen inguruko informazioa zabaltzea xede


2009ko irailaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Praileaitzeko kobazuloko (Deba) margoen eta alboko harrobiko lanen inguruan dagoen desinformazioak bultzatuta, Praileaitzeko Lagunak taldeak informazio eta kontzientziazio kanpaina jarriko du abian. Fernando Larrukert, Nestor Basterretxea, Koldobika Jauregi, Maite Marco eta taldeko gainerako kideek diotenez, Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak ez du kobazuloa babesteko neurririk hartu, kargua hartzean hala ziurtatu zuen arren. Urriaren 1ean egingo da kanpainako aurreneko ekitaldia, Donostiako Doka kafe antzokian. Besteak beste, Nomadak TX, Eñaut Elorriaga (Ken7), Gorka Urbizu (Berri Txarrak) eta Amaia Zubiriak parte hartuko dute jaialdian.


Eguneraketa berriak daude