Praileaitzeko babes eremua handitzeko eskatu dute EHUko eta kulturako 125 profesionalek


2009ko uztailaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

EHUko Arte ederretako fakultateko ehun irakasle, katedradun, langile eta beste zenbait profesionalek Praileaitz babesteko 2007an onartutako dekretua aldatzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari manifestu baten bidez. Dekretu horrek aztarnategia dagoen 50 metroko erradioa babesten du, baina manifestuaren sinatzaileen arabera Sasiola harrobiaren jarduera “mehatxu bat da margoen, kobaren eta inguruaren kontserbaziorako”. Horregatik eskatu dute babes eremu hori handitzea eta Jaurlaritzari gogorarazi diote 2007an Eusko Legebiltzarrak eskatu zuela harrobiaren jarduera etenaraztea. Hain zuzen, Blanca Urgell Jaurlaritzako Kultura sailburuak duela gutxi adierazi du Debako harrobia euskal kulturaren “harribitxietako bat” dela.

Bestalde, atzoko manifestuan salatu zuten Gipuzkoako Foru Aldundiak indusketa arkeologikoak egiteko diru laguntzarik ez duela eman aurten. Horren harira, Maria Jesus Aranburu kultur Diputatuak adierazi du nahiago izan dutela diru laguntzak ikerketa hidro-geologikoetara bideratu, kobaren oxidazio eta estalaktiten kristalizazio arazoak konpontzeko, “indusketak ez dira lehentasuna”, esan du.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Eguneraketa berriak daude