Praileaitzen inguruan jirabiraka (Javier Fernandez Eraso eta Jose Antonio Mujika Alustiza)


2008ko martxoaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Biziki kezkatu gaituela Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuaren jokabideak, ustez haitzuloetako artean aditua den pertsona batengana jo baitu. Ondoeza eragin digu jakiteak, hain zuzen, Eusko Jaurlaritzak konfiantza gutxi edo batere ez duela EHUko irakasle ikertzaileengan eta haitzuloetako artean munduan itzal handikoak diren adituengan, guk sustaturiko manifestua izenpetu ere egin dutenengan. Erresumina areagotu baino ez zaigu egin, kontuan izanik sailburu andrea bera ere Unibertsitate horretako irakaslea dela, Euskal Filologia adarrekoa. Haren jokaerak, bada, nagusikeria, begirunerik eza eta erdeinu erabatekoa adierazten ditu klaustrokide dituenekiko, zalantzan jarri baititu haien profesionaltasuna eta gaitasuna, dagoeneko aski egiaztatua Historiaurrea eta Arkeologia Ezagutza Alorreko hainbat eztabaidagune nazionaletan zein nazioartekotan". (2008-03-18)


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!