Praileaitzen "itzulezinezko hondamendia" gertatzen ari dela dio Peñalverrek


2010ko apirilaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Gaur eztabaidatuko dute Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordean Praileaitz babesten duen dekretuaren aldaketa. Eusko Jaurlaritzak babes eremua 50 metrotik 65 metrora pasa nahi du dekretua aldatuz, baina Praileaitzen aldeko eragileek ez dute nahikoa ikusten neurri hori eta konpromiso handiagoa eskatu dute. Atzo Antonio Rivera Kultura sailburuordeak arrazoi ekonomikoak argudiatu zituen El Diario Vasco egunkariak egindako elkarrizketa batean: “Praileaitzen, hausnartu gabeko jarduera batek prezio ikaragarria izan dezake”. Xabier Peñalver arkeologoak deklarazio horiei erantzun die: “Momentu honetan gertatzen ari dena itzulezinezko erabateko hondamendia da, eta okerrena da inork ez duela gelditzen (...) [Riverak] postura aldaketa justifikatu nahi du eremu ekonomikoa erabiliz eta orain ematen du arrazoia ematen diola Miren Azkarateri”. Praileaitzen Lagunak elkartearen arabera, Sasiola harrobian lanean jarraitzen dute babestutako kostaldeko eremutik materiala atereaz.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Eguneraketa berriak daude