"Poliziaren furgoiak abiada bizian sartu ziren plazan gazteen atzetik"

  • Ostiral arratsaldean, Iruñeko Alde Zaharreko ihauterien inguruan gertatu zenaren lekuko zuzena izan zen Maiorga Ramirez EH Bilduko parlamentaria. "Poliziaren furgoiak ziztu bizian sartu ziren San Frantzisko plazan". Ramirezek polizien jarrera salatu du, aurretik eramandako neska gaztea ez zutelako zuzenean ospitalera eraman. EH bilduk azalpenak eskatu ditu Iruñean eta Madrilen.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko otsailaren 25an - 07:26

"Erabat neurrigabekoa izan zen Poliziaren agerraldia" azaldu du Euskalerria Irratian Maiorga Ramirezek, "ihauteri giroan, festa giroan ginen denak kalean, bapatean furgoiak abiadura bizian, espaloiaren gainetik azaldu zirenean. Neska bat aurretik eraman eta zauriturik geratu zen. Polizie eskatu nien dei zezatela anbulantzia baina ez zidaten kasurik egin eta atxilotuta komisaldegira eraman zuten. Han bai, bere gurasoak azaldu zirelarik, anbulantzia etorri zen".

EH Bilduk gertatukoa salatu du gaur Parlamentuan, "Tokiz kanpo eta justifikaziorik gabe oldartu zen Polizia ihauterietako kalejiran parte hartzen ari ziren gazteen kotnra" . Jose Luis Arasti Espainiako Gobernu ordezkariaren agerraldia eskatu du Adolfo Araiz parlamentariak. Madrilen, Diputatuen Kongresuan galderak ere erregistratu ditu EH Bilduk, Grande Marlaska Barne Ministroaren azalpenak eskatuz.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia gehiegikeria
Mbolo Moye Doole plafatormak elkarretaratzea deitu du, manteroen aurkako arrazakeria eta indarkeria poliziala salatzeko

Plataformak salatu du indarra neurriz kanpo erabiltzen dela migratzaileen eta arrazializatuen aurka, eta saltzaile ibiltarien aurkako jazarpena etengabe egiten dela, batez ere turismo handiko garaietan, oporraldietan.

Manifestazioa egingo dute ostegun arratsaldean, 19:30ean,... [+]


2024-04-03 | ARGIA
Barakaldon udaltzainek izandako esku-hartze "neurrigabea" eta "arrazista" salatu dute

Hainbat herritarri suzko arma batekin tiro egin ostean bi pertsona zauritu zituzten udaltzainek, horietako bat larri, pasa den martxoaren 21ean, Barakaldon. Tirokatuak kalean bizi ziren magrebtar jatorrikoak izatea ez dela kasualitatea dio 77 elkartek sinaturiko adierazpenak:... [+]


Eneko Valdés eta Juan Calvo, Ertzaintzaren zaintzapean hilak: 30 urteko aldea, kointzidentzia gehiegi

1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo bilbotarra hil zen Arkautiko Ertzaintzaren komisarian, atxilo zegoela. 2023ko uztailean ARGIAk heriotzaren inguruko informazio eta datu berriak argitaratu zituen, agerian uzten zituztenak Calvok jasotako tratu txarrak zein Poliziaren gezurrak... [+]


Udaltzainek bi lagun zauritu dituzte tiroz Barakaldon; horietako bat larri dago

Udaleko Segurtasun Sailak adierazi duenez, Arrontegiko zubiaren azpian izan da tiroketa, udaltzainak zulo bat estaltzera joan direnean.


Eguneraketa berriak daude