Poliziaren dronea bota dute manifestariek Txilen, laser izpiak baliatuta

  • Santiagoko Italia Plazan –orain Duintasunaren Plaza deitua– biltzen diren geroz eta manifestari gehiagok erabiltzen dituzte laser erakusleak, gailuon izpi berdeekin poliziaren droneak, helikopteroak eta ibilgailuak "itsutzeko".


2019ko azaroaren 14an - 11:15
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Asteartean grabatutako bideoan ikus daitekeenez, dozenaka laser erakusle baliatuta, manifestariek drone bat lurrera botatzea lortu zuten. Poliziak haien irudiak hartu eta identifikatzea eragotzi nahi dute, Hong Kongeko protestetan manifestariek egin zuten modu berean.

Karabineroek gogorarazi dute laser izpiak baliatzea delitu dela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Txile
2023ko martxoaren 20

2023ko martxoaren 20

Eguneraketa berriak daude