AEB

Poliziak hildako gaztea “bakean” agurtzeko eskatu du haren aitak


2014ko abuztuaren 25ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Fergusoneko herritarrekiko elkartasun ekitaldia.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Badirudi azken orduetan aitaren mezuek eragina izan dutela, giroa nabarmen lasaiagoa baita astelehenean. Itxirik zeuden eskolak zabaldu egin dituzte, esaterako.

San Luis hirian egin den Peace Fest jaialdian eskatu du Brownen aitak lasaitasuna gordetzeko: "Nahi dudan gauza bakarra semea bakean lurperatzea da, ez dut besterik eskatzen".

Ekitaldi berean parte hartu zuten, halaber, poliziak pasa den astean Floridan hil zuen beste gazte beltzaren gurasoek ere. Bertaratutakoei eskatu zieten haien haserrea familia sareak sendotu eta gazteen hezkuntza sustatzera bideratzeko.

Bestalde, Etxe Zuriak iragarri du hiru ordezkari bidaliko dituela elizkizunetara, Parte-hartze Publikoko bulegoko Marlon Marshall tartean, eskolara Brownen amarekin joan zen San Luis hiriko funtzionarioa.


Eguneraketa berriak daude