Alkoholak eragindako heriotzak bikoiztu egin dira AEBn 1999tik 2024ra

  • AEBn alkoholak eragindako heriotzak asko handitu dira 1999tik, populazio osoan. Igoera handiena 2019tik 2021era izan zen; alegia, COVID-19aren pandemiaren garaian. Gerora jaitsi egin bada ere, oro har, bikoiztu egin da 1999tik 2024a. Bestalde, hildako gehienak gizonak badira ere, gorakada handiagoa izan da emakumeetan, eta, batez ere, bertako talde etnikotakoen artean.


2025eko irailaren 30ean - 07:00
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

PLOS Global Public Health aldizkarian argitaratu dituzte emaitza guztiak, irekian. Ikerketan, CDCren eta prebentzio-sistemaren datuak erabili dituze, eta alkoholak eragiten dituen 14 heriotza-arrazoi izan dituzte kontuan. Nagusia gibeleko gaitza da, eta ondoren datoz asaldu psikikoak eta portaerazkoak. Minbiziak eta arazo kardiobaskularrak ez dituztenez aintzat hartu, litekeena da egoera are larriagoa izatea.

Talderik kaltetuena jatorrizko etniena da: emakumeetan, zurietan baino lau aldiz handiagoa da heriotza-tasa; gizonetan, zurietan baino hiru aldiz eta handiagoa. Populazio orokorrean, berriz, emakume gazteetan (25-34 urte) izan da igoerarik handiena: % 255eko igoera. Gizonetan ere adin-tarte horretan izan da igoera nabarmenena: % 188koa.

Ikertzaileen esanean, azterketa baliagarria da prebentzio-politika eraginkorragoak diseinatzeko eta ezartzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Alkohola
2022-11-10 | Lide Iraola
Alkoholak eragindako heriotzak %30 hazi dira urtebetean AEBetan, azken 40 urteetako tasarik altuena

2019tik 2020ra bitartean %30 igo ziren alkoholaren gehiegizko kontsumoak eragindako heriotzak, azken bi hamarkadetako goranzko joera zorroztuz. Hiru aldiz gehiago dira alkohola tarteko hil diren estatubatuarrak, kausa nagusia ez izan arren.


2021-09-29 | ARGIA
Kalean edateagatik lan komunitarioak, sentsibilizazio programak eta tratamenduak eskaini nahi dizkie gazteei Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzak esku artean duen dekretu batek ordain ekonomikoaren alternatibak eskainiko dizkie kalean edateagatik isuna jarri dieten 25 urtetik beherakoei. Gazteak arau-haustearen erantzukizuna beregain hartu beharko du isuna ordaintzetik salbuetsiko duen bidetik jo nahi... [+]


Alkohola: konfinamenduaren aliatu ala etsai?

Ez dago koronabirusarentzako sendagairik, eta ziurrenik datorren urtera arte ez dute txertorik garatuko. Etxean sartuta dagoen jendeak, gaixo zein osasuntsu, eritasunak zein konfinamenduak eragindako kaltea leuntzea beste aukerarik ez du. Eta eskuak garbitzeko balio badu,... [+]


Eguneraketa berriak daude
Barraskilo bat Amanita Muscaria baten gainean
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Izara formatu berritzailean, landareak lantzeko jakintza praktikoa, lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak eta poster eder bat deskubrituko dituzu urtaro bakoitzean. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!