Pobrezia arriskuan diren nafarren kopurua hazi egin da azken urtean

  • 26.000 pertsona daude Nafarroan 355 euro baino gutxiagoko diru sarrerekin. Beste 86.000 pobrezia arriskuan dira, iaz baino %0,5 gehiago. Krisialdiaren ondorioak jasaten ari dira herritarrak oraindik. Nafarroako Bazterkeria eta Pobreziaren kontrako sarea larrituta dago, batez ere sortu berri den figura batengatik: pobrezian diren langileak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko azaroaren 08an - 14:29

Lan baldintzek nabarmenki egin dute behera, urteetan Nafarroako Gobernuak babesik gabe utzi ditu egoera zailenetan zeuden pertsonak, eta Nafarroako bizibaldintzak garestiak direnez zailagoa da neurrira ailegatzea, eta tartea zabalduz joan da urteekin.

Egoera honek baditu bere ondorioak. Fakturei aurre egiteko zailtasunak, aurreikusita ez zeuden gastuak ezin asumitzea, etxeko tenperatura mantetzeko arazoak izatea, oporretara irtetzeko ezintasuna, elikagai ezberdinak erosteko muga… Neurriak eskatu ditu Bazterkeria eta Pobreziaren kontrako sareak, egungo gobernuak emandako aurrerapausuak balorean jarrita.

Oinarrizko errenta beharrezkoa zen, sarearen hitzetan, eta jadanik pobreziara jauzitakoak babesteko aldez aurreko neurriak beharrezkoak dira orain, prebentzio moduan eta pertsonak bideratzerako orduan.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pobrezia
Etxebizitza bazterkeriak gora egin du Nafarroan

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarearen arabera, Nafarroan bizi diren pertsonen %17,2 bazterketa edo pobrezia egoeran dago.


2024-01-10 | Euskal Irratiak
%10 hazi da Iparraldean Hazkurri Bankuak jaso duen elikagai galdea

Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %12 pobrezian bizi da. Hori dio INSEE Frantziako estatistika institutuak iragan urrian egindako ikerketa batek. Horrek erran nahi du gure lurraldeko 35.000 herritar 1.102 euro azpiko hilabete sariarekin bizi direla.


Lanbiden dirulaguntzak eskatzen dituztenak jomuga dituen kontrol unitatea sortu dute

Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren legea martxoan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta bertan aurreikusitako neurrietako bat jarri dute orain martxan: 19 ikuskatzailek osatutako Kontrol Unitatea, Lanbideren baitan. Iruzurrik apenas dagoen prestazioaren bueltan pobreak... [+]


Nafarroako Erriberan pobrezia arriskua iparraldean baino %40 handiagoa da

Nafarroako Gobernuak pobreziari eta desberdinketa sozialari buruzko zazpigarren txostena kaleratu berri du. Datuak adierazgarriak dira: Erriberako herriek pobrezia arrisku handiagoa dute, %40 iparraldeko herriek %10. 2021ean urtean 12.000 euro jasotzen zituzten herritarrak... [+]


Eguneraketa berriak daude