EAJk agintzen duen Gipuzkoako Foru Aldundiak kanpora begira eman nahi duen irudia honako hau da: modernoa, garai berrietara egokitua, lurralde aurreratua, berdintasunarekin inplikatua, kontziliazioaren aldekoa, pertsona helburu... Bide horretan badu zer eginik ordea! Errealitatea deskribatzetik oso urrun dauden hitzak baitira. GFAk kudeatzen duen Egogaineko nagusien egoitza da honen adibide.
Egogain, Eibarren kokatzen den egoitza da, bertan pertsona nagusi, mendekotasun handia, adimen urritasuna eta gaixotasun mentalak dituzten pertsonak artatzen ditugu, guk, zaindu eta maitatu egiten ditugu, gehienek hemen egingo baitituzte beraien bizitzako azken urteak, behar duten bizi duina eta merezi duten kalitatezko arreta izan dezaten lanean dihardugu.
Aldundiaren azken urteetako jarrerarekin (Elena Basagoitik egindako adierazpenak horren adibide), Aldundiak pribatizazio eta prekarietateranzko norabidea hartu du, zeinek eta bertan lan egiten dugunon lan baldintzak kaltetuz, instituzionalizaturik dauden pertsonarik zaurgarrienek merezi duten arretaren kalitatea erasaten duen.
Honen adibide dira; langileriaren etengabeko aldaketak, ratio desegokiak, lanpostuen desagerpenak, amortizazioak, CLECE azpikontratetako gaueko lankideei egiten zaien jazarpena (etengabe zigorrak ezarriz e.a.) eta baldintza prekarioak edo instalazio zaharkituak (GUREAK enpresako langileek ikustegian jasan dituzten tenperatura altuengatik berriki salatu dugun egoera) besteak beste.
Testuinguru honetan, berriki irekiko den Unitate psikogeriatrikoan (8. solairuan) gauden langile kopuru berdinarekin irekitzeko asmoa agertu dute, langileoi inongo informaziorik eman gabe eta beldurrezko mezuak zabalduz.
Berdintasunari dagokionez, Egogaineko langileriaren kolektiboa osatzen dugun gehiengoa emakumezkoa izanik, Aldundiak arlo honetan zabalduriko mezuak propaganda hutsa direla iruditzen zaigu: batetik aldundiak berdintasunaren aldeko apustua egiten ari dela saltzen dio gizarteari; komunikabideetatik alegia, baina bestetik, aldundiko langile garen eta Egogainen lan egiten dugun emakumeok egoera guzti honen jomugan jartzen gaitu. Berdintasunaren mesedetan hedabideetan zabaldutako hitz horiek guztiak gezur hutsa besterik ez direla deritzogu. Kalean uso, etxean otso!
Honen adibide garbia da haurren zaintzagatik lanaldi murrizketa metatuak ukatu izana. Eta, era berean, gure kategoria profesionala “Erizain Laguntzaile” izatetik “Zaintzaile” izendapena izatera aldatzea.
Hau da, gure lana gutxietsi eta desprofesionalizatu egin du Aldundiak. Erizain Laguntzailearen funtzioak bete eta “Zaintzaile” izendapena jarriz. Gipuzkoako Foru Aldundiak ez bezala, Bizkaiko eta Arabako Aldundiek, “Erizain Laguntzaile” kategoria aitortzen die langileei guk egiten dugun lan berdina egiteagatik. Aldundia egoera honen jakitun da aspalditik, baina eskaera historikoa den honi muzin egiten dio. Dagokigun izendapenaren onartzeak, egindako lanaren aitortza eta etorkizunerako garapen profesionalaren bermatzea ekarriko liguke. Kalitatezko zerbitzuaren mesederako.
Aurreko paragrafoan aipatutako honek, “Kabia”-ri ematen ari zaion ereduak eta gure etorkizun profesionalarekiko ezjakintasunak garrantzia handia du Aldundiko langile izandako oso profesionalak diren lankideen joatea eragin duelako eta Egogain, azpikontraten negozio eta paradisu bilakatzea ahalbidetzen duelako.
EAJk gizarteari eslogan eta irudi politekin saltzen digun ereduaren atzean, “pertsona helburu” duen horretan, zaurgarritasun egoeran egon gaitezkeen edonori prekarietaterantz garamatza. LABen iritziz aurreko gai hauei irtenbidea eman behar zaie, zerbitzu publikoak garatuz, langileon baldintzak hobetuz eta pertsona zaurgarrienen kalitatezko arreta integrala bermatzeko. Guztiok zerbitzu hauen erabiltzaile izan gaitezke eta. Horregatik, LABetik gizarte eragile, langileria eta erabiltzaile diren senideei hastear dauden ekimenetan inplikatzea eskatzen dizugu.
“Orain pertsonak”, orain Egogain!
Gipuzkoako Foru Aldundiko LAB
Egogaineko langileak
Iñaki Mariskurrena, Itziar Barruetabeña Uralde eta Eire Blanco Sarriugarte
Laudioko fabrikako jardunaren zati bat tokialdatu nahi du zuzendaritzak, 39 behargin kaleratuz.
"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.
Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.
LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.
Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik.
ELAk eta LABek ez dute lan batzordearen gehiengoak erdietsitako eta langileen gehiengoak onartutako aurreakordioa sinatu: "Ez da 1.000 familiarentzako irtenbiderik planteatzen. Finean, lanpostu askoren galera eta fabrikaren itxiera dakar", adierazi du LAB sindikatuko... [+]
Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute.