Pentsioak KPIren arabera igotzea adostu dute, krisi ekonomikoa etortzen bada nola jokatu airean utziz

  • Toledoko Paktuaren jarraipen batzordea bildu da asteartean eta 2013tik Espainiako Estatuko pentsio-sisteman indarrean dagoen aldaketa bertan behera utziko duen erabakia hartu du: pentsioak Kontsumorako Prezioen Indizearen  (KPI) arabera igoko dira berriro. Baina erabakiak badu letra txikia: ekonomia beheraka hasten denean nola jokatu airean geratu da.


2018ko ekainaren 13an - 10:45
Pentsio duinen aldeko manifestazioa Donostian aurtengo martxoan (argazkia: Dani Blanco).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Pedro Sanchez Espainiako presidente denetik Toledoko Paktuaren jarraipen batzordeak egin duen lehenbiziko bileran, diputatuek adostu dute pentsio guztiak KPIaren arabera igo daitezen. Hori bai, hazkunde ekonomikoarekin lotu dute igoera hori. Besterik da Espainiako Estatua atzeraldian sartuko balitz gertatuko litzatekeena, alor horretan ez baita adostasunik egon.

Bi iritzi kontrajarri agertu ziren astearteko bilkuran: batetik, PSOEk, Unidos Podemos, ERC eta Compromis alderdiena eta bestetik eskuineko alderdiena –PP, Ciudadanos, PDeCAT eta EAJ–. Lehenbizikoek defendatu zuten pentsioak berdin igo behar direla garaiak garai; bloke kontserbadoreak berriz, pentsiorik baxuenak bakarrik igoko lituzke krisi ekonomikoa etorriko balitz, altuenak inflazioaren egoerarekin lotu gabe.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pentsioak
2023ko azaroaren 16
"Bertsopentsiotan", Pentsiodunen I. Bertso Jarrien Lehiaketa
Astelehenero kalera ateratzen diren aldarriak bertsotara eramateko deia

Eguneraketa berriak daude