Pentsioak %0,9 igoko dira Ipar Euskal Herrian urte berriarekin bat

  • Urtarrilaren 1etik aurrera pentsioak %0,9 handituko ditu Frantziako Gobernuak, hasiera batean iragarri baino lehenago, 2025eko uztailera arte ez baitzuen asmorik pentsioak igotzeko, 4.000 milioi aurreztea helburu.


2024ko azaroaren 12an - 12:30
Azken eguneraketa: 15:02
Frantziako Ogasun ministro Laurent Saint-Martin France TV
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Pentsioak partzialki igoko dituzte, Laurent Saint-Martin Ogasun ministroak astelehenean France 2 telebista katean egindako elkarrizketan azaldu duenez. Urtarrilaren 1etik aurrera pentsio guztiak %0,9 igoko dira, eta uztailaren 1ean gutxieneko soldataren azpitik (1.398,70 euro) dauden pentsioen balioa handituko da, "erosteko ahalmena gal ez dezaten", Ogasun ministroaren hitzetan. Inflazioak, baina, %1,8 egingo du gora datorren urtean, Frantziako Gobernuak aurreikusi duenez. Kalkulatu du pentsioak urtarrilean igotzeak 800 milioi eurotik gorako kostua izango duela.

Errepublikanoek eskuineko alderdiarekin lortutako ituna medio igoko dira pentsioak urtarrilean.


Pentsioak kanalean gehiago
2023ko azaroaren 16
"Bertsopentsiotan", Pentsiodunen I. Bertso Jarrien Lehiaketa
Astelehenero kalera ateratzen diren aldarriak bertsotara eramateko deia

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.